Share to:

Terma

Karakalaren Termak.

Terma antzinako ur beroko herri-bainuetxea da, erromatarren garaikoa bereziki.

Termak garrantzi handia izan zuten erromatarren garaian eta pribatuak nahiz herrikoak izan zitezkeen. Denborarekin bilerak eta bizitza soziala egiteko gune bilakatu ziren.

Atalak

Ponpeiako termen aldagelaren pintura. Joseph Theodor Hansen (1848-1912)

Termaren funtsezko parteak hauek ziren: frigidarium (ur hotzeko igerilekua), tepidarium (sala beroa) eta caldarium (ur beroko bainuak, lurrun-bainuak eta masajea hartzeko tokia); horiez gainera, apoditerium edo aldagela zegoen. Beroa hainbat praefurnia edo labetatik zetorren, eta aretoetan banatzen zen, frigidariumean izan ezik, hipocaustum baten bidez, lurzoru erradiatzailearen antzekoa.

Herri guztiek zuten termaren bat edo gehiago, eta batzuk arkitektura-obra handiak ziren; aipagarriak dira, besteak beste, Karakalarena Erroman (K.o. 206-217), Adrianorena Tivolin, eta Dioclecianorena (K.o. 298-306). Ponpeiakoak hoberen gorde direnetakoak dira.

Artzi baskoi-erromatar kokalekuko termetako hipokaustoa

Termak Euskal Herrian

Oiasso Museoko termak

Auritz eta Aurizberri artean dagoen Zalduako erromatar kokalekuan eta gertuko Artzikoan[1] ere, termak aurkitu dira[2]. Arkaiako mansioko termak aspaldi ezagutzen dira eta 2015ean horien inguruko erakusketa egin zuen Bibat museoak.

Irungo Oiasso Erromatar Museoan 1994n agertu ziren termen aztarnak. 2025 geroztik bisitatu daitezke.[3]

Terma garrantzitsuen zerrenda

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Erromatar Galtzada Eta Artziko Aztarnategi» Valle de Arce - Artzibar 2019-05-14 (kontsulta data: 2023-07-18).
  2. Aranzadi. «Zalduak bere erromatar iragan termala eta eraikuntz monumetalen zatia azaleratu ditu» Aranzadi (kontsulta data: 2023-04-22).
  3. «Gaur irekiko dituzte Irungo Oiasso Museoko erromatar termak» EITB 2025-04-11 (kontsulta data: 2025-05-26).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya