Tesh Sidi
| Tesh Sidi | |||
|---|---|---|---|
(2023) | |||
2023ko abuztuaren 17a - Barrutia: Madril Hautetsia: 2023ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | saharar iheslarien esparruak, 1994ko maiatzaren 30a (32 urte) | ||
| Herrialdea | Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Alacanteko Unibertsitatea (2012 - 2017) gradu : Informatika Ingeniaritza Madrilgo Unibertsitate Europarra (2018 - 2019) master : Datu handiak | ||
| Hizkuntzak | Hassania gaztelania valentziera | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | informatikaria eta politikaria | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Teslem Andala Ubbi (arabieraz: تسلم سيدي; Tindufeko errefuxiatuen kanpamentua, Aljeria, 1994ko maiatzaren 30a), Tesh Sidi bezala ezagunagoa (arabieraz: تسلم سيدي), informatika ingeniari eta politikari hispaniar-saharar bat da. Aktibista antikolonialista eta saharar herriaren independentziaren aldeko ekintzailea izan ondoren, Diputatuen Kongresuan diputatua da, Sumar alderdian, eta Ekonomia, Digitalizazio eta Merkataritza Batzordeko bigarren presidenteordea.[1][2]
2026ko otsailean, Espainiako Polizia Nazionalak ikerketa bat ireki zuen, diputatuak gizarte-sareetan jaso zituen 2100 mezu baino gehiagorengatik, tartean mezu gutxiesgarri eta heriotza mehatxuak.[3]
Bizitza
Tesh Sidi 1994an jaio zen Aljeriako Tindufen dauden saharar errefuxiatuen kanpamentuetan. Amonarekin Mauritanian hazi zen lau eta zazpi urte bitartean, bizimodu berbereari jarraituz, eta gero Tindufera itzuli zen. Banyeres de Mariolara (Alacant) joan zen 12 urterekin, harrera familia batekin bizitzera, gero 18 urterekin independizatu zen, bere kabuz lan egin eta ikasteko.[4][5]
Ibilbidea
2020an Mendebaldeko Saharan Mendebaldeko Saharako gatazkaren parte gisa izandako liskarrak lehertu ondoren, Teshek saharar herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko aktibismoan murgildu zen eta Madrilgo Saharar Elkartearen lehendakaritza bere gain hartu zuen. Geroago, SaharawisToday sortu zuen, Saharako gatazkan espezializatutako komunikazio digitalerako plataforma.[6]
Tesh Sidik Fronte Polisarioaren XVI. Kongresuan parte hartu zuen biltzarkide gisa, bere hedabiderako prozesuaren berri emateaz gain. Tesh ez da Fronte Polisarioaren zuzendaritza ezta militantziaren parte, baina erakundeak «saharar guztiak ordezkatzen dituela» uste du.[7]
Politikari
2023ko Madrilgo hauteskunde autonomikoetarako Mas Madrideko alderdi politiko zerrendan sartu zen Tesh, 11. postuan. Azkenean, ordea, Madrilgo Hauteskunde Batzordeak atzera bota zuen, Madrilen ordez Malagan erroldatuta agertzen zen hautesle-erroldan arazo bat zegoelako.[8][9]
Geroago, Mas Madriden izenean, Madrilen aldeko Sumar alderdiko zerrendetako hirugarrena zela iragarri zuten, Espainiako sahararen aldeko mugimenduari keinua egin eta Yolanda Diaz Pedro Sánchezen marokoarren aldeko jarreratik aldentzeko.[10]
Diputatuen Kongresuko kide izan den lehen emakume sahararra da, eta Espainiako Trantsizioaren ondoren izandako lehen emakume sahararra, [11] 2023ko hauteskunde orokorren emaitzen ondoren.[12] Marokoko prentsak kritikatu egin zuen haren presentzia[13] eta Espainiako Fronte Polisarioko ordezkari Abdullah Arabik, ostera, ospatu.[11]
Heriotza mehatxuak
2026ko otsailean, Polizia Nazionalak ikerketa bat ireki zuen, diputatuak gizarte-sareetan jaso zituen 2100 mezu baino gehiagorengatik. Mezu horiek «bere osotasun fisikoaren aurka argi eta garbi atentatzen zuten erabiltzaile aitortu eta egiaztatuen profilen aldetik» jaso zituen, «bere nazionalitatea modu degradatzaile eta gutxiesgarrian aipatuz eta heriotza-mehatxuak jasoz».[3]
Bizitza pertsonala
Espainiar nazionalitatea 2022ko ekainean lortu zuen, 20 urtez Espainian etenik gabe bizi ondoren. Teshek Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko nazionalitatea ere du, Espainiak onartzen ez duena, eta horrek arazo administratiboak ekarri zizkion bere egoera erregularizatu arte.[14]
Erreferentziak
- ↑ Doble de Drama Podcast. (2025-12-18). Nacer en un campo de refugiados con Tesh Sidi | Doble de Drama 2x14. .
- ↑ «Teslem Andala Ubbi - XV Legislatura - Congreso de los Diputados» www.congreso.es (kontsulta data: 2025-02-28).
- ↑ a b La Policía investiga amenazas de muerte recibidas por la diputada Tesh Sidi. 2026-02-13.
- ↑ Tesh Sidi: "Son muchas violencias todo el rato, nunca dejé de vivir ni trabajar en Madrid". 2023-05-03.
- ↑ Tesh Sidi: «La pobreza no se puede romantizar». 2022-12-29.
- ↑ Tesh Sidi: «La pobreza no se puede romantizar». 2022-12-29.
- ↑ SaharawisToday: contar el Sahara Occidental entre la información y la pedagogía. 2023-01-28.
- ↑ Más Madrid ficha a la activista saharaui y experta en big data Tesh Sidi para la lista de Mónica García. 2023-03-13.
- ↑ La Junta Electoral de Madrid rechaza que una activista saharaui forme parte de la lista de Más Madrid por estar empadronada en Málaga. 2023-05-02.
- ↑ Tesh Sidi será la número 3 en las listas de Sumar por Madrid. 2023-06-09.
- ↑ a b Tesh Sidi, la activista saharaui escogida por Yolanda Díaz para marcar distancias con Sánchez. 2023-06-18.
- ↑ Tesh Sidi, primera diputada del Sáhara en el Congreso: "No soy una cuota, de ser saharaui ni se vive ni se come". Huffington Post.
- ↑ Political shockwaves as polisario secures path to Spanish parliament. 2023-06-12.
- ↑ Tesh Sidi: "Son muchas violencias todo el rato, nunca dejé de vivir ni trabajar en Madrid". 2023-05-03.
Kanpo estekak
- Bideo elkarrizketa: Tesh Sidi. Amenazas e insultos en redes sociales. La 2, La aventura del saber saioa. 2026.03.18
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









