Texmaker
| Jatorria | |
|---|---|
| Sorrera-urtea | 2003 |
| Azken bertsioa | 6.0.1 |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | portugesa, txinera, txekiera, nederlandera, galiziera, alemana, greziera, hungariera, italiera, Ipar samiera, persiera, poloniera, errusiera, serbiera eta gaztelania |
| Programazio-lengoaia | C++ |
| Sistema eragilea | plataforma-anitz, Microsoft Windows, GNU/Linux, MacOS X eta OS/2 |
| GUI tresnak | Qt |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | GPLv2 |
| Euskaraz | |
| Euskaraz | ez |
| xm1math.net… | |
Texmaker LaTeX editore bat da, kode irekikoa, GPL lizentziapean banatzen dena eta doakoa. Plataforma-anitza da eta eskuragarri dago Linux-erako, Macintosh-erako eta Microsoft Windows-erako. LaTeX dokumentuak garatzeko erabilgarriak diren hainbat tresna ditu txertatuta: zuzentzaile ortografikoa, PDF dokumentuak bertatik ikusteko aukera, etab. Unicode kodeketa onartzen du.
Texmaker erabili ahal izateko, aldez aurretik LaTeX instalatzea ezinbestekoa da: TeX Live[1], MiKTeX[2] edo proTeXt[3], adibidez.
Ezaugarriak
Editoreak Unicode kodeketa onartzen du. Gainera, testuen edizioan oso erabilgarriak diren hainbat ezaugarri eskaintzen ditu: zuzentzaile ortografikoa dauka, aginduak idazten hasi orduko haiek osatzen laguntzen du eta testu zatiak ezkutatzeko aukera ematen du (Code folding edo Text folding). Adierazpen erregularrak erabil daitezke testu editoreetan ohikoak diren bilatu eta ordeztu moduko funtzioetarako.
Texmaker-ek laguntza eskaintzen du honako zereginetan:
- Dokumentu berriak, eskutitzak eta taulak sortzeko.
- Taula-inguruneak, irudi-inguruneak eta antzekoak sortzeko.
- Latex dokumentu bat TeX4th[4] bidez esporta daiteke (HTML edo ODT formatuak)
Hainbat LaTeX etiketa eta sinbolo matematiko klik bakarrean txerta daitezke eta erabiltzaileak nahi adina funtzio defini ditzake teklatuko teklen bidez.
Konpilatu ondoren sortutako log fitxategitik abiatuz, Texmaker-ek erroreak eta arrisku-oharrak automatikoki detektatzeko gaitasuna du.
Aplikazioak txertatuta dakarren PDF bisoreak aukera ematen du dokumentua modu jarraian, errotazio moduan edo aurkezpen moduan ikusteko. SyncTeX-i[5] esker jatorrizko TeX fitxategiaren eta sortzen den PDF dokumentuaren arteko sinkronizazioa lortzen da.
Erreferentziak
- ↑ «TeX Live» www.tug.org (kontsulta data: 2018-12-27).
- ↑ «MiKTeX.org» miktex.org (kontsulta data: 2018-12-27).
- ↑ «proTeXt - a TeX distribution for Windows» www.tug.org (kontsulta data: 2018-12-27).
- ↑ «TeX4th: LaTeX and TeX for Hypertext» www.tug.org (kontsulta data: 2018-12-27).
- ↑ «SyncTeX» help.gnome.org (kontsulta data: 2018-12-27).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









