The North Face
| The North Face | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | negozioa, filiala eta enpresa |
| Jarduera sektorea | jantzigintza eta txikizkaria |
| Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Jarduera | |
| Ekoizpena | outerwear (en) |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi | |
| Legezko forma | Entreprise Unipersonnelle A Responsabilité Limitée Les Paturins (en) |
| Jabea | VF Corporation (en) |
| Historia | |
| Sorrera | 1968 |
| Sortzailea | |
| webgune ofiziala | |
The North Face, Inc. kirol arropa eta osagarrien ekoizle estatubatuarra da, egun VF Corporationen parte dena.
Historia
Enpresa 1966an sortu zen, San Frantziskon, Douglas Tompkinsek eta Dick "Hap" Kloppek denda-talde bat sortu zutenean, denborarekin egungo izena hartu zuena. Izen hori aukeratu zen; izan ere, ipar hemisferioko mendizaletasunean, mendi baten iparraldea (ingelesez: north face) hotzena da, eta baldintza klimatologiko gogorrenak dituena, batez ere neguan; beraz, eskalatzeko zailena da. 1980an, eskiatzeko arropa gehitu zitzaion produktuen lerroari, eta, azkenik, kanpatzeko materiala ere bai. The North Face VF Corporationen filiala eta taldeak jabetza osoa du orain.
Kaliforniako Alameda herrian du egoitza, JanSport bere neba korporatibotik gertu. Elkarrekin, JanSport eta The North Face enpresek Estatu Batuetan saltzen diren motxila txiki guztien erdia egiten dute.
Polemika: ezkutuko publizitatea Wikipedian
2019ko maiatzean, The North Face arropa-konpainiak jakinarazi zuen Leo Burnett Tailor Made marketin-agentzia kontratatu zuela Wikipedian argitaratutako aire zabaleko turismo-helmugetako irudi batzuk ordezteko, konpainiaren arropa zuten helmuga berberetako irudiekin, haren izena eta logotipoa ikusgai, eta, horrela, ezkutuko publizitatea Googleren emaitzen gailurrera eraman zuen.[1] Gertaeraren berri izan ondoren, Wikipediako administratzaile taldeak argazkiak itzuli zituen. Wikimedia Fundazioak ekintza gaitzetsi zuen, prentsa ohar batean adierazi zuenez, «The North Face taldeak Wikipedian arropa gehiago saltzeko jarri duzun konfiantzaz baliatzen denean, haserretu egin behar zara. Edukia helburu komertzialekin soilik eranstea Wikipediaren politiken, asmoaren eta misioaren aurka doa zuzenean».[2][3]
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Diaz, Ann-Christine. «The North Face used Wikipedia to climb to the top of Google search results» adage.com.
- ↑ (Ingelesez) Wikimedia Foundation. (2019/05/29). Let’s talk about The North Face defacing Wikipedia. .
- ↑ (Ingelesez) Mervosh, Sarah. (2019/05/30). «North Face Edited Wikipedia’s Photos. Wikipedia Wasn’t Happy» The New York Times.
Kanpo estekak
- enpresaren webgunea (Ingelesez)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









