The Perfect Neighbor
| The Perfect Neighbor | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | 2025 |
| Izenburua | The Perfect Neighbor |
| Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | film dokumentala |
| Iraupena | 96 minutu |
| Kolorea | koloretakoa |
| Grabazio lekua(k) | Ocala |
| Zuzendaritza eta gidoia | |
| Zuzendaria(k) | Geeta Gandbhir |
| Ekoizpena | |
| Ekoizle eragilea | Soledad O'Brien (en) |
| Edizioa | Viridiana Lieberman |
| Fikzioa | |
| Kontakizunaren tokia | Ocala |
| Argumentu nagusia | Killing of Ajike Owens (en) |
The Perfect Neighbor (euskaraz: «auzokide perfektua») 2025eko Geeta Gandbhir estatubatuar zinema zuzendariaren film dokumentala da.
Sinopsia
Dokumentalaren istorioa gertaera arrunt batekin hasten da: ume batzuk Ocalako auzo batean jolasean, Ajike "AJ" Shantrell Owensen emakumearen seme-alabak, Susan Lorincz izeneko bizilagunaren etxebizitzaren aurrean korrika eta barrezka. Baina Lorinczentzat zarata hura mehatxua zen. Beste testuinguru batean garrantzirik gabeko elkarbizitza eszena hutsala izango zena aurreiritziek, beldurrak eta intolerantziak markatutako harreman bihurtu zen.[1]
Bi urtez baino gehiagoz, Lorinczek behin eta berriz deitu zion poliziari, ustezko jazarpen edo bandalismo gertakariak salatzeko. Agenteak behin baino gehiagotan agertu ziren auzoan, baina ez zuten aurkitu ez mehatxuen ez kalteen aztarnarik. Bizilagunek, berriz, ez zuten salaketarik babesten: «Haurrak jolasten ari dira, besterik ez», zioten.[1]
Poliziek behin eta berriz erantzuten diete Lorinczen deiei, baina inork ez zuen eraginkortasunez esku hartzen. Gandbhirrek omisio hori azpimarratzen du: bitartekaririk, gizarte langilerik eta gatazka komunitarioetarako protokolorik ez dago.[1]
Kexen pilaketak, erakundeen isiltasunak eta tentsio gero eta handiagoak zurrunbilo bat sortu zuten, eta zurrunbilo horrek, azkenean, tragedia ekarri zuen: Lorinczek Ajike Owens hil zuen, tiroka.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
| Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









