The Speed Sisters
| The Speed Sisters | |
|---|---|
| Datuak | |
| Mota | kirol-erakundea |
| Herrialdea | Zisjordania |
| Historia | |
| Sorrera | 2009 |
The Speed Sisters (euskaraz: Abiaduraren ahizpak) Zisjordaniako auto lasterketa profesionalen zirkuituan lehiatu den Palestinako auto lasterketa talde bat da, emakume hutsez osatua. Ekialde Hurbileko emakumeak baino ez zeuden lehen taldea izan zen.[1][2]
Historia
Taldea 2009. urtean sortu zen lehen aldiz, Jerusalemgo Kontsulatu Britainiarraren babesarekin, eta horregatik daramatza taldeak Palestinako eta Britainia Handiko banderak. 2010. urtean, Karen McLuskiek, britainiar kontsulatuaren ordezkari eta Palestinako lurraldeetako emakumeen automobil-lasterketak babesteko britainiar ahaleginaren arduradunak, esan zuen uste zuela hurrengo urtea «Speed Sisters-en urtea izango zela. Botere gehihandiagoa erakutsiko zutela eta emakume gehiago batuko zirela taldera». [3][4][5][6]
Emakumeak gizonezkoen aurkako lasterketa erregularretan lehiatu ziren, Abiadura Proba (Speed Test) barne, 2005. urtean hasi zen urteroko lasterketa.[3][4]
Suna Aweidah kapitainak honelaxe deskribatu zuen lasterketa-taldea: «egia bihurtutako ametsa», nahiz eta aitortu zuen bere «familia ez zela pozik egon horrelako kiroletan parte hartzen hasteagatik». Mona Enok taldeko kideak «Palestinan lasterketa egin zuen lehen neska» izan zela uste zuen. Khaled Khadoura Palestinako Motor Kirolen Federazioko presidenteak esan zuen emakumeak lehiakide serioak zirela, eta “oso harro” zegoela “gure emakume gazteak gaur egun autoen lehiaketa gidatzeko interesa hartzen eta hobetzeko entrenatzen ikusteaz”. Taldekideetako bat Palestinako zirkuituko piloturik onenen artean geratu zen.[4][7]
Taldeak estereotipoak apurtu zituen gizarte matxista batean, eta bide horretan aurrera egiten jarraitu zuen, Sahar Jawabrahri ongietorria emanez, hijaba zeraman lehen kideari. Segurtasun baldintzen jakitun, ibiltzen denean hijaba kasko batekin estaltzen du. Baina auzo guztietan ez da txalotu automobilismo lasterketetan lehiatu den emakumearen ideia. Mundu musulmanean automobilismo-lasterketen ospea handitzearekin batera, elizgizon batzuek friboloa eta ez-islamikoa izateagatik kondenatu zuten. Beste batzuek haraamtzat dute, hau da, lege islamikoaren arabera debekatua. Ramallah-ko dendari batek kazetari bati esan zion ez dela kirol egokia Palestinako gizartearentzat, eta berak, «ez ziokeela utziko emazteari, arrebari edo alabari lasterketak egiten».[7]
Sei emakumek osatu zuten taldea. Taldeko liderra, Jerusalemgo Maysoon Jayousi, eta Ramallahko Mona Ali, Palestinako lehen lasterketarietako bat izan zena, txapelduna izan zen Marah Zahalkarekin batera. Nour Daoud, hau ere Jerusalemgoa, Betty Saadeh betlemdarra familia aberats batekoa zen taldekide bakarra, eta Sahar Jawabra, islamiar hijaba zeramana.[8][1]
Mona Enab eta Suna Aweidah taldekideak izan ziren, azken hau kapitaina. Speed Sisters taldeko kide bat Palestinako zirkuituko hamar lasterkari onenen artean sailkatu zen.[3][1]
2013. urtean, Anthony Bourdainek The Speed Sisters taldearekin ibilaldi bat egin zuen Parte Unknown seriean.[9]
2015ean, Amber Faresek Speed Sisters (euskaraz: Abiaduraren ahizpak) film dokumentala zuzendu zuen, non lasterketa taldearen balentriak azaldu ziren.[10]
Sariak eta aintzatespenak
- Taldeak garaikurrak irabazi ditu, baina ez du saririk jaso eskudirutan.[2]
- 2013. urtean Parts Unknown seriean agertu ziren.
- 2015. urteean, emakume taldeari buruzko Speed Sisters dokumentala egin zen.[10][4][11]
- Speed Sisters dokumentalak hainbat zinema-jaialditan jaso zuen saria.[12][13][14]
Erreferentziak
- ↑ a b c Frenkel, Sheera. (2010-07-02). In The West Bank, Women With A Need For Speed. National Public Radio.
- ↑ a b «Las "Speed Sisters", el primer grupo femenino de carreras de coches de Palestina» Monitor De Oriente 1970-01-01.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c Nelson Gilbet, Samuel. (13 d'octubre 2013). Palestine's fast and furious females. Al Jazeera.
- ↑ a b c d Hollis, Leslie. (26 de juliol 2010). Palestinian Women with a Need for Speed. Voice of America.
- ↑ Car-racing Palestinian girls speed into record books with first all-women team. Fox News 26 de juny 2010.
- ↑ Salameh, Razan. (9 d'agost 2010). Women racers' cars not up to speed. Ma'an News Agency.
- ↑ a b Frenkel, Sheera. (2 de juliol 2010). In The West Bank, Women With A Need For Speed. National Public Radio.
- ↑ «The Speed Sisters: Palestinian women who excelled in racing» motor283.com.
- ↑ Jerusalem. CNN.com 15 de setembre 2013.
- ↑ a b Shabi, Rachel. (15 de juny 2015). Speed Sisters: meet the Middle East’s female car-racing team. The Guardian.
- ↑ Kermode, Mark. (2016-03-27). Speed Sisters review – women race against prejudice in the occupied territories. ISSN 0029-7712..
- ↑ Wilde, Frances. (2015-09-29). «WINNERS OF IFI DOC FEST 2015 AWARDS ANNOUNCED» Irish Film Institute.
- ↑ «Speed Sisters» Independent Cinema Office.
- ↑ «Speed Sisters» Doha Film Institute.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









