Tifus exantematiko
Tifus exantematiko epidemikoa eritasun kutsakorra da, lurralde askotan endemikoa, zorriek eroaten duten Rickettsia prowazeckii mikroorganismoak eragina. Sukarra, sorgortasuna, hotzikarak eta orban gorri ugari (exantemak) agertzen dira, eta, askotan, eldarnioak, neurologia gaitz larriak, arnasketa galarazteraino ere irits daitezkeenak, eta kolapsoa –eta, horren ondorioz, heriotza– eragin ditzake. Sendagaitzat antibiotikoak erabiltzen dira (kloromizetina, terramizina, aureomizina, etab.). Konbentzio Gerran ibilitako gudataldeek orduko dokumentuetan “sukar ustelak” (“fiebres pútridas”) edo “sukar gaiztoak” (“fiebres malignas”) deituriko tifus honen epidemia bat jasan zuten, %5eko hilkortasuna eduki izan zuena. Biztanleria zibilak ere “sukar ustel edo gaizto” hauek pairatu zituen, eta militarrek baino modu larriagoan, gainera. Epidemiak sortutako hilkortasuna Gipuzkoako biztanlerian argi islatzen da, 1787. urtean 114.304 biztanle izatetik 1799ko zentsuan 104.479 izatera pasatu zen. 10.000 biztanleko jaitsiera honek populazioaren %11 suposatu zuen.[1] Erreferentziak
Kanpo estekak
|