Tito Irazusta
| Tito Irazusta | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Hernani, 1955eko uztailaren 14a (71 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria eta telebista aurkezlea |
| titoirazusta.com | |
Leandro María Juan Ramón "Tito" Irazusta Adarraga (Hernani, 1955eko uztailaren 14a) euskal kazetari eta irrati-esataria da. Egun Realaren gaineko informazioaz berri emateagatik ezaguna bada ere bere kazetari ibilbidean makina bat arlotan aritu da Tito, besteak beste txirrindularitza, saskibaloia eta batez ere futbolean.
Familia kirolaria
Herri Irratian hasi zen kirolarenganako maitasunagatik izan ere kirolaren munduan murgiltzea ez zen zaila izan hernaniarrarentzat oso familia kirolaria baitu:
- Luis Adarraga, bere aitona, Euskal-Nafar estreinako txapelduna izan zen txirrindularitzan.
- Leandro Irazusta, bere aita, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioko presidente izan zen.
- Karmen Adarraga, bere ama, aitzindaria izan zen gipuzkoar kirolean eta saskibaloi, eskubaloi eta hockeyko selekzio nazionaletan aritu zen.
- Juan Luis Irazusta: bere anaia. Lehen mailan aritu zen Sabadell eta Real Zaragozan atezain moduan.
- Susana Irazusta: haren arreba. Espainiako txapeldun 4x400m hesi-lasterketetan eta aitzindaria nazio mailan 400 metro hesi-lasterketetan.
Ibilbidea
- Teledonosti: bertako zuzendari lanak egin zituen ere 2017ko urtarrilaren 30era arte, 23 urte ostean azken "Minuto 90 y tantos" kirol-saioarekin erretiratu zen arte.
- Punto Radio: zuzendaria izan zen ere.[1]
- Diario Vasco
- Cope: Gipuzkoako COPE irratiko zuzendaria izan zen.[2]
- Cadena SER: 1987an barneratu zen hedabide honetan Herri Irratia utzita. Sekulako lan taldea izan zuen bertan, batez ere txirrindularitzako emankizunetan: Jose Ramón De la Morena, Manolo Lama eta José Ignacio Tornadijo, Tito bera ahaztu gabe, jakina.
- Egin: kirol saileko arduraduna.[3]
- Herri Irratia: hamalau urtez aritu zen bertan 1973tik 1987ra eta kirol saileko arduraduna[4] izan zen.
Irratia eta egunkariak
Askotan aritu da bi hedabideetan aldi berean. Inoiz galdetu diotenean zein nahiago duen beti esan du irratia duela kuttunago:[5] bere hitzetan irratia oso bizia da, mementukoa. Egunkarian egindako lanarengatik erantzunaren zain beti hurrengo egunera arte itxaron behar da.
Realaz gain Miguel Indurain jarraitu du urte askoz Tourrean bai irratiz zein idatziz, zenbait Joko Olinpikoez eman du berri eta hainbat sari banaketa eta aurkezpenetan egin du anfitrioi rola.
44 denboraldi Realarekin
Donostiako futbol talderik garrantzitsuenak asko dio zor Titori eta Titok ere bueltan. 2017an 44 denboraldi bete ziren Titok Realari buruzko informazioa ematen zuela eta urtarrilaren 30ean erretiroa hartu zuen bere azkeneko "Minuto 90 y tantos" kirol-saioa eginez. Gertakari askoren testigu izan da Realarekin: liga txapelketak, Europako Kopako finalerdiak, Errege kopa, … Maitasun-gorroto harreman honek islada izan zuen Irazustak bere 10.000. kirol programa egin zuenean 2011n “Punto Radio” irratian zegoela.[6] Data berezi hau ospatu egin zen eta bertan Luis Arkonada, Roberto Lopez Ufarte eta Bixio Gorriz jokalari ohiak izan ziren, besteak beste. Gainera, Iñaki Alkizak, Realeko presidente ohiak, kamiseta bat oparitu zion eta Alberto Ormaetxearen alarguna ere bertan izan zen gonbidatu gisa.
Ikus gainera
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Punto Radioko zuzendaria
- ↑ (Gaztelaniaz) COPE Gipuzkoako zuzendari
- ↑ (Gaztelaniaz) EGINeko kirol saileko arduraduna
- ↑ Kirol saileko arduraduna “Herri Irratian”
- ↑ Nahiago dut irratia
- ↑ (Gaztelaniaz) 10.000 kirol irratsaioa
Kanpoko loturak
- 2017-02-07an Joseba Iturriak Gararako egindako elkarrizketa (gaztelaniaz).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









