Topic
| Topic | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Tolosa |
| Koordenatuak | 43°08′17″N 2°04′29″W / 43.138156°N 2.074854°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 2009ko azaroaren 26a |
| Inaugurazioa | 2009ko azaroaren 26a |
| Kontaktua | |
| Helbidea | Plaza de Euskal Herria |
| E-posta | mailto:[email protected] |
| Telefonoa | tel:+34 943 65 04 14 |
| Webgune ofiziala | |
Topic, Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroa, Txotxongiloen arte eta ogibideari eskainitako zentroa da. Bere helburua txotxongiloen artea sustatzea, zabaltzea, dokumentatzea eta ikertzea da, baita birziklapen profesionala eta formakuntza bultzatzea ere. Beraz, txotxongilo ondarearen kontserbazioaz gain horiekin zerikusia duen edozertaz arduratzen da. Zentroa Txotxongilolarien arteari eskainitako Europako bakarra da. Topic (ingelesezko akronimoaren erreferentzia, Tolosa Puppet International Center) Tolosako Ekinbide Etxeak eta arlo ezberdinetako pertsonaiek osatutako aholkularitza kontseilu batek kudeatzen du[1].
Eraikina
Tolosako Alde Zaharran dago, Euskal Herria plazaren 1. zenbakian. Plaza bereko Justizia jauregia eraikinean dago. Eraikin hau XIX. mende erdialdean eraiki zen (1853 inguruan), Justizia jauregi gisa Tolosa Gipuzkoako hiriburu zenean. Unanue eta Eskoriatza arkitektoak dira eraikinaren egileak. Estilo neoklasikoan egina dago. Arkuteri batek eta bi solairuk osatzen dute eraikina, erlojudun erlaitz batez amaitua. Gerra zibilaren garaian gerra presoen kartzela moduan erabili zen. Bertan egon zen Iparragirre espetxeratua. 2007an birgaitze lanak egin zituzten gaur egungo Topic museoa hartzeko. Horretarako eraikina eraitsi zuten, eraikinaren kanpoaldea bakarrik utzi zutelarik zutik Euskadiko ondare kultural gisa izendatua baitzen.
Eraikinaren barrualdeari dagokionez beheko solairuan kokatzen da antzokia, baliabide tekniko onenez osatua, 250 ikusle sartzen dira bertan. Horretaz gain entsegu eta sormen areto bat du. Bigarren solairuan museoa kokatzen da aldi baterako erakusketa eta erakusketa iraunkorraz osatua. Ikuspuntu museologikoak Daniel Freixas arkitekto katalanarekin zerikusi handia izan du, hau arriskatua eta erakargarria izanik, hau museoetan aditua izanik. Magia, ispilu eta mapekin jolasten da mundu guztiko txotxongiloak bizi diren biltegi handi baten itxura emanez, hauen teknika ezberdina erakutsiz eta egileei buruzko informazioa emanez. Bere zabalpen lana Titirijaiean dagoeneko hasi zeukaten argitaratze lerroarekin osatzen da. Hirugarren solairuan dokumentazio eta ikerketa zentroa kokatzen da. Bertako edukiak (argazkiak, dokumentuak, bideoak, etab.) guztiz digitalizatuak izan dira eta webgunean edo zentroan bertan kontsulta daitezke. Tailerrak ere solairu berean daude. Hauek formakuntzan oinarritzen dira, bai adituena, irakasleena eta haurrena. Artista eta ikertzaileentzako erresidentzia bat ere badu.
Historia
1982. urtean, Tolosako Ekinbide Etxeak Titirijai txotxongiloen nazioarteko jaialdia sortu zuen. Jaialdi txiki hori gorpuzten joan zen eta arrakastatsua bilakatu. Arrakastaz baliatuta, Topic nazioarteko txotxongilo zentroa sortu zen.
Kronologia
- 1987. Lehenengo egitasmoa aurkezten da eta kokapen posibleak kontuan hartzen dira. Horien artean, Aranburu Jauregia, Arkauteko txaleta, Ertzaintzaren egoitza zaharra edo Tolosako Kasinoa.
- 1999. Tolosako Udalak Euskal Herria plazako Justizia Jauregirako aurreproiektu bat enkargatzen du.
- 2005-2006. Lehiaketan publikoan Anton Pagola Arkitektoaren proiektuak irabazten du.
- 2007-2009. Lanak egiten dira.
- 2017ko maiatzaren 6a. Tolosako Ekinbide Etxearen 50. urteurrenaren ospakizuna TOPIC zentroan. Egun horretan Onda Vasca Irratiak “Nunca serás tan joven” irratsaioaren grabaketa egin zuen.[2].
Zerbitzuak
- Museoa: erakusketa iraunkorra eta aldi baterakoak.
- Mediateka: digitalizatutako dokumentaziogunea.
- Antzokia; 250 ikuslerentzako espazio eszenikoa. Eszenatokia biratu daiteke.
- Entsegu eta ekoizpen gela.
- Tailerrak eta ikasgelak.
- Artista eta ikerlarientzako egoitza.
- Denda.
Aldi baterako erakusketak
- Eszenak eta Istorioak: Speeltheater Holland Studio
- Txotxongilo animatuak
- Búho & Maravillas, 30 urteko ibilbidea
- Art Toysen unibertsoaren zeharko bidai bat
- Barriga Verde. Feriaz feria.
- Yase Tamam
- Eroen Ontzia.Joan Baixas.
- Jolasa eta txotxongiloak. Topic eta Binefarreko txotxongilolarien arteko elkarlana da.
- Hari guztiak eskuan. Damiet Van Dalsum Konpainia.
- Indiar ahozko tradizioko Maskara.Txotxongilo eta scroll.
- Vietnameko uraren gaineko txotxongiloak.
- Politxinelaren ibilbideak
- Txotxongilo Taldea
- Mariona Masgrau
- Ni Pinotxo naiz
- Maskarak Gelede eta Efe
- Arketal Taldea
- Titiriteros de Binéfar
- Colorin
- Panpiña bizdunak
- Indonesia, Wajang Golek
- Txina, tradizioan zeharreko pertsonaiak
- Maliko txotxongiloak
Erreferentziak
- ↑ Topic-en webgunea 2015-5-16
- ↑ (Gaztelaniaz) M.S.S.=. «Onda Vasca visitará el Topic con motivo del 50º aniversario del CIT» Noticias de Guipuzcoa,(2017/05/05 ) (kontsulta data: 2017/05/08).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
- Txotxongilo
- Titirijai
- La Claca
- Títiriteros de Binefar
- Bambalina
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










