Tornetar
Tornetarrak, Torne ibarreko biztanleak dira, hala Finlandiako ibar zatikoak nola Suediako ibar zatikoak. Berezko duten mintzairari meänkieli deritzo, eta finlandieraren dialektoa da. Izan ere, finlandiarren ondorengo zuzenak dira, denboraren poderioz ibarrean egokitu zirenak. Häme eta Karelia probintzietatik XIV. mende hasieran edo lehenago heldu ziren, novgorodarren eta suediarren arteko ika-mikak zirela kausa. Tornetarrak iristean, samiek iparralderantz jo zuten, eta, horregatik, Torne ibar osoko samitar bakarrak iparraldean bizi dira, adibidez Enontekiö udalerrian.

1809. urtean ibarra bitan zatitu zuten. Nahiz eta Finlandiako Dukerri Handiak eta Errusiak ibar osoa eskatu zuten, Suediak ez zuen atzera egin, eta bi herrialdeen arteko muga Tornionjoki ibaian jarri zuten, hitzarmen baten bitartez. Gaur egun ere hortxe dirau muga horrek. Hala, bada, modernizazioarekin bat, Suediar aldeak suediartzea jasan zuen 1850etik 1950era bitartean.
Hala ere, XX. mendeko azken hamarkadetan, tornetarrak gogor borrokatu dira euren hizkuntzaren alde. Azkenean, 1999. urtean, hizkuntza gutxitu bezala onartua izan zen Suedian, eta gaur egun ikasleek finlandieraren meänkieli dialektoan ikasteko aukera dute. Horrek Finlandiako gobernuaren kritikak ekarri ditu, arrazoizkoena finlandieraz ikastea litzatekeelakoan.
Tornetar ospetsuena Bengt Pohjanen idazlea da; meänkieliz idazten du.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









