Torre Motxa
| Torre Motxa | |
|---|---|
| Alde Zaharra (Zarautz) | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Zarautz |
| Koordenatuak | 43°17′09″N 2°10′31″W / 43.28578°N 2.17527°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Eraikuntza | XVI. mendea |
| Arkitektura | |
| Estiloa | arkitektura gotikoa pizkundetar arkitektura |
| Ondarea | |
| Eraikitako euskal ondare nabaria | 10 |
Torre Motxa Gipuzkoako Urola Kosta eskualdeko Zarautz udalerrian dagoen dorretxe bat da, Torre Luzearen parean[1].
Ezaugarriak
Jatorri gotikoa du eraikin honek baina oso itxuraldatuta dago denboran zehar egin zaizkion aldaketen erruz.
Oinplano laukizuzena du, bi isurietara ematen duen teilatuaren gailurra fatxadarekiko paraleloa da. Beheko solairua eta beste lau altuera dauzka, harlanduz eta harlangaitzez egindakoak. Beheko solairuko baoek zurezko markoak dituzte eta tamaina desberdinetakoak dira, hurrengo hiru solairuetan leiho eta balkoi jarrai handiak dira nagusi. Lehenengo eta hirugarren solairuetan atzeman daitezke bao biki itsuak, leiho handiak irekitzeko itxi zirenak, eta bigarrenean hiru modiloi. Laugarren solairua beranduago eraiki zen, dorrearen itxura indargabetuz.
Fatxadaren errematean, harrizko erlaitz hegaldua dago Erdi Aroko bestearen gainean[1][2].
Historia
Zarautzek ez zuen harresirik izan, baina zenbait dorretxek babestuta egon zen. Esaterako, Luzea dorreak eta Laburra dorreak hiriaren ekialdeko sarrera defendatu zuten inguruan eraikinik ez zegoen une batean. Bi dorretxe horien artean zegoen Orioko eta Donostiako bideekin bat egiten zuen irteera. Halere, babeserako eginiko eraikina izan arren, haren funtzio estetikoa ez zen baztertu, eta leiho handi bikiak ireki ziren, arku trilobulatuez eta mainelez apaindurik[2].
Ondarea
Eusko Jaurlaritzak izendatutako ondarea da[1]. Gaur egun Zazpi taberna dago bertan eta PSE-EEren Zarauzko egoitza.
Erreferentziak
- ↑ a b c «Dorre Motxa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2019-09-25).
- ↑ a b «Zarautz Historikoa ~ Laburra dorrea (Torre Motza) [Dorretxea | Zarautz - Gipuzkoa»] www.gurezarautz.net (kontsulta data: 2019-09-25).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










