Share to:

Torreberria

Torreberria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZumaia
Koordenatuak43°17′43″N 2°15′35″W / 43.29523°N 2.25961°W / 43.29523; -2.25961
Mapa
Ondarea
Zerrendatutako Kultura Ondasuna15

Torreberria, Torreberri edo Arriolakoa, Zumaiako Odieta kalean (Eusebio Gurrutxaga plazan) dagoen dorretxea da. Gaur egun bertan dira Zumaiako Gaztetxea eta erabilera anitzeko gelak.

Historia

Dorrea Zumaiako berrienetakoa da eta XVI. mendean eraiki zuen Domingo de Etxanizek, Arriola-Etxaniz familiaren sortzaileak. XVII. mendearen hasieran, 1613an[1], hain zuzen, Manuel de Arriolak birgaitu zuen[1][2][3] eta harrezkero da Torreberria.[1][4] Birgaitzea egiteko Manuelek Pascual Mantzizidor hargin zumaiarrarekin eta Pascual Akertza arotz debarrarekin tratuak egin zituen, 1613ko abenduaren 20an sinatutako kontratuan.[1]

1970 hamarkadan berritzeko eta erabiltzeko asmoa izan zuen Zumaiako Herri Batzokia izeneko elkarteak, baina hori egin baino lehen dorrea erre egin zen[5]. Hortaz, XXI. mendeko lehen hamarkadaren bukaera arte ez zen birgaituta izan[5], 1993. urtean Zumaiako Udalaren esku geratu eta gero[1].

Eraikinaren ezaugarriak

Erakin karratua da, solairuartea eta hiru solairukoa, eta lau isuriko teilazko teilatua du. Mendi magal batean dagoela eta, hegoaldeko fatxada iparraldekoa baino motzagoa da. Eraikitzeko bi harri mota erabili zituzten, izkinetan eta leihoen baoetan hareharrizko harlandua, eta paretetan kareharrizko eta tuparrizko harlangaitza.[4] [3]Jatorrian, lehen solairuko zolaren egurra lehortutako gaztainondozkoa zen, eta bigarren solairukoa ere kalitate onekoa zen, baina ez, nonbait, teilatuaren txillarena eta trenkadetakoa, hori egur zahar eta kalitate exkaxekoa baitzen[6].

Jatorrizko dorretxeak garai hartako ohiko estruktura zeukan[3]. Beheko solairuan egurrezko atea[4] eta haren alboetan leihoak, denak harrizko markoekin. Pisu nagusian, aldiz, armarria balkoi artean[4], eta hortik gora, leihoak zituen solairua eta teilatua.

XXI. mendeko berreskuratze lanak egin baino lehen eraikinaren harriak zenbatu eta esanguratsuenak banan banan erretiratu ziren, geroago eraikin berrian erabili ahal izateko.[1] Berreskuratze lanak bai eraikinari, baita auzoari ere, zerbitzua ematen dien igogailua jartzeko probestu ziren.[7]

Berritze lanak

Eraikinaren iparraldeko fatxadaren harriak zenbatuta, birgaitze lanak egin baino lehen.

Zumaiako Udalak berritze lanak egin eta 2009. urtean bukatu ziren[1]. Lanok eraikinaren hegoaldeko fatxadaren lehen pisuko estruktura baino ez zuten mantendu (atea eta leiho baten banoak), eta beste guztiari itxura berria eman zioten:

  • Iparraldeko fatxadaren erdia goitik beherako beirate bat da.
  • Azken pisuko kanpoko trenkadak hormigoizkoak dira, eta leiho korrituen ilara du.
  • Kantoietan eta leihoen markoetan harlandua mantendu du, baina hormetako harlangaitzaren ordez hareharrizko silarrixka jarri zuten.
  • Ekialdean, eskailerak eta igogailua kokatzeko, egurrez, metalez eta kristalez eraikitako dorre gehigarri bat eraiki zen. Hari plazatxo estali bat erantsi zitzaion.
Iparraldeko fatxadaren itxura, berritu ondoren.

Babesa

Euskal Autonomia Erkidegoko Zerrendatutako Kultura Ondasuna da. Gipuzkoako Lurralde Historikoko B motako Balizko Arkeologia Gunea da, eta Ustezko arkeologia-eremuko babes-maila du[8]. Hori dela eta, eraikinaren hormez barruko esparrua gehi 15 metroko ingurua (kanpoen dauden ertzetatik hasita) babestuta dago.

21. zenbakiarekin Zumaiako Arau Subsidiarioen Arkeologia ondarearen katalogoan dago, baita Arau berberen Natura eta eraikuntza historiko-arkitektonikoko ondarearen katalogoan, honetan, baina, 28. zenbakiarekin[9].

Erreferentziak

  1. a b c d e f g «Arriolakoa – Torreberria – Torreberri (1) -» Zumaiaguka.eus (kontsulta data: 2026-01-05).
  2. (Gaztelaniaz) Hainbat, egile. (1996). Casas-torre y palacios de Gipuzkoa. Donostia: Colegio Oficial de Aparejadores y Arquitectos técnicos de Gipuzkoa.
  3. a b c Hainbat, egile. (1996). Zumaia. Gida. Zumaia: Zumaiako Udala, 29 or. ISBN 8460627454..
  4. a b c d Lourdes, Odriozola Oyarbide. (1998). Zumaia. Historia. Zumaia: Zumaiako Udala, 189 or. ISBN 8492391901..
  5. a b Azkue Ibarbia, Imanol. (2008). Zumaia izena eta izana. Zumaia: Zumaiako Udala, 137 or. ISBN 9788492391943..
  6. Ayerbe, Miren. (1993). Informe histórico-arqueológico de la Casa Torre Torreberria (Zumaia). Aranzadi Zientzia Elkartea (Argitaratu gabekoa).
  7. «Torreberriko igogailua erabiltzeko giltza eskatu beharko dute bizilagunek» Zumaiako Udala (kontsulta data: 2026-01-05).
  8. Eusko, Jaurlaritza. (1997). Gipuzkoako Lurralde Historikoko hainbat udalerri Balizko Arkeologia Gune aitortzen dituzten erabakiak.. .
  9. «Arau subsidiarioak» Zumaiako Udala (kontsulta data: 2026-01-05).

Irudi galeria

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya