Share to:

Trabukete

Trabukete
palanka

Trabuketea makina sinplea da, palanka gisa erabiltzen dena, ibai, ubide edo putzu batetik ura igotzeko balio duena. Euskal Herrian ikus daitezke funtzionamenduan 21. mendean Añanako Gatz Haranean, non gatzagen langintzako tresna tradizionala izan diren.[1]

Deskribapena

Trabuketeak laguntzen du urez betetako suila erabiltzen duen pertsonaren mailara igotzen. Palanka bat da, euskarri baten gainean dagoen makila batez osatua, mutur bat bestea baino luzeagoa izango delarik. ;utur luzean, soka bat jartzen da suil edo ontzi batekin, eta, bestean, kontrapisu bat. Behar bezala orekatuta dagoenean, trabuketea horizontalean jartzen da ontzia erdi beteta dagoenean.

Trabuketea 2024an Gesaltzan, Añanako Gatz Haranean.

Trabuketearen printzipioa katapulta batzuen ingeniaritzaren oinarrian ere badago, frantsesez trebuchet deiturikoetan.[2][3]

Historia

Trabukete bat erabiltzen Antzinako Egiptoko Tebasko hilobi bateko margoetan.

Trabuketeari jatorri egiptoarra suposatu izan zaion arren, bere erabileraren hasiera Inperio Berrian (K.a. 1550-1070) kokatuz, Mesopotamiako erliebe eta zigilu zilindrikoetan agertzen da (K.a. 3000 eta 2500 bitartean datatuak) eta Indusko zibilizazioko Mohenjo-Daro hirian ere irudikatuta dago (K.a. 2500). Erromatarrek ere erabiltzen zuten (latinez, tolleno), eta Herkulanoko fresko batean irudikatuta dago.[4]

Julio Caro Barojak idatzi zuen 19. mendean oraindik arrunta zela Europa osoan, eta honako herrialde hauetan erabiltzen zutela: "Suedia, Norvegia, Danimarka, Finlandia, Herbehereak, Alemania, Hungaria, Polonia, Balkanetako herrialdeak, Errusia, Espainia eta Portugal, baita Afrika zuria, Ekialde Ertaina, India, Txina, Japonia eta Brunswick Berria ere Kanadan".[5]

Erreferentziak

  1. «Gatza egiteko tailerra» vallesalado.com (kontsulta data: 2024-09-16).
  2. Ikastetxeak, Elizbarrutiko. (2024-04-29). «Trabukete-jaurtiketa, Otxarkoaga Ikastegiko ikasketa praktikoa» Elizbarrutiko Ikastetxeak (kontsulta data: 2024-09-16).
  3. Udala, Orozko. (2023-02-08). «Orozkoko etnografia museoak bere erakusketa iraunkorraren parte izango den pieza berri bat hartuko du larunbat honetan» Orozkoko Udala (kontsulta data: 2024-09-16).[Betiko hautsitako esteka]
  4. (Gaztelaniaz) Palerm Viquiera at al., Jacinta. (2001). «Técnicas hidráulicas en México, paralelismos con el Viejo Mundo: I. Bimbaletes (shaduf)» II Encuentro sobre Historia y Medio Ambiente (Huesca) (kontsulta data: 2024-09-16).
  5. Caro Baroja, Julio. (1983). Tecnologia popular española. Ed. Nacional, 411-412 or. ISBN 978-84-276-0588-6. (kontsulta data: 2024-09-16).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya