Traol

Traola mundu osoan (batez ere ingelesezko testuetan) zenbaki zeinutzat erabiltzen den # ikurraren euskal izena da, forma bera duen arrantza tresnatik datorkiona. Euskaraz beste hainbat izen ere darabiltzagu adiera horretarako (laukitxo, kuxin...), baina egun, usadioko euskal hitz hori (traol) erabiliena da. Antzekoak diren arren, ez da musikako testuinguruetako diese edo sostenituaren ♯ sinboloarekin nahasi behar.
Traola edo traol hitza deitzen zaio ikur hori erabiltzen duen metadatuen etiketari ere, ingeleseko hashtag hitzaren esanahi berarekin. X-ren moduko gizarte sareetan, mezua etiketatzeko erabiltzen da traol (#) ikurraz hasita idazten den karaktere segida. Karaktere segida horretan klik eginez, traol hitz bera duten mezuak berreskura daitezke. Gai zehatz baten inguruan aritzeko erabiltzen da: [1] haietako batzuk kanpaina ere bihurtzen dira, edo mugimendu bat izendatzeraino irits daitezke, hala nola #MeToo kanpainaren kasuan.
Izena
Orotariko Euskal Hiztegian, tragol aldaeraren barruan bilduta ageri dira izenaren lau aldaera: tragol, traol, trebol eta treboil.[2] Hala ere, egungo euskal hiztegi nagusietan, traol idatzita ageri da, bai arrantza tresnaren izena, bai ikurrarena.[3][4]
Usadiozko erabileran, hitzak «aparailua biltzeko zurezko laukia»[5] esan nahi du (egun, plastikozkoak ere daude). Arrantzarako tresna horren forma berdina duelako erabiltzen da gaur egun # ikurra izendatzeko ere.
-
Arrantzarako traola, aparailua bilduta duela.
-
Arrantzarako traola, aparailua solte duela.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Maite Goñi eta beste: «# zeinua 'traol' da euskaraz», Sustatu, 2011-11-14.
| Ikurrak | ||
|---|---|---|
|
' apostrofoa • / barra • : bi puntu • · erdiko puntua • ... etenpuntuak • ? galdera-marka • {} giltzak • ! harridura-marka • , koma • “” komatxoak • [] kakoak • – marra • - marratxoa • ¶ paragrafo zeinua • () parentesiak • . puntua • ; puntu eta koma • § sekzio zeinua Beste ikur batzuk @ a bildua • \ alderantzizko barra • % ehuneko ikurra • * izartxoa • ~ tileta • # traola • & et ikurra | ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









