Share to:

Trauko

Trauko kalea

Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Bilbo erdigunea
Trauko kalea is located in Euskal Herria
Trauko kalea
Trauko kalea
Trauko kalea is located in Bizkaia
Trauko kalea
Trauko kalea
Trauko kalea is located in Bilbo
Trauko kalea
Trauko kalea
Koordenatuak: 43°16′0″N 2°55′10″W / 43.26667°N 2.91944°W / 43.26667; -2.91944

Trauko Bilboko Uribarri auzoko kalea da, Uribarri kalean hasi eta Maurice Ravel etorbidera bukatzen dena. Auzo horretako kale nagusietako bat da eta bertan hainbat denda eta taberna dago. Kalearen zati bat, Arno Mendia kaletik Balendin Berriotxoa kalera doana, oinezkoentzat egokitu zen 2012an.

Historia

Trauko bidea argazkiko goialdean Etxebarria fabrikako argazki zahar batean.

Kalearen izena bertan egon zen Trauko baserritik dator. Trauko baserria egungo kalearen goiko partean zegoen eta inguruan beste baserri batzuk ere bazeuden (Larrazabal, Guardaviñas eta Mendiaga). Trauko baserriko biztanleak alokairuan zeukaten, jabea Begoñaibarran (Campo de Volantínen) bizi zen familia bat baitzen.

Inguru horretako baserritarrak nekazariak eta abeltzainak ziren eta Erriberako merkatuan saltzen zituzten baserriko produktuak, tartean Begoñako baserrietan ohikoa zen txakolina.

Begoñako errepublikako bizimoduan garrantzitsua izan zen Etxebarria fabrika getu zegoen. 1965ean baziren 5.349 behargin ECHEVARRÍA SA enpresan, gehienak inguru horretan bizi zirela (Uribarrikoak, Zurbarangoak, Kaltzadetakoak, Basarratekoak... Begoñako Errekalde auzoan sortu zuten 1878an (gaur egun Etxebarria parkea dagoen tokian), eta 1902an bigarren fabrika bat (Santa Ageda) ireki zuten enpresak Bilboaldeko beste puntan, Kastrexanan. Errekaldeko fabrika 1982ra arte aritu zen martxan. Bi urte geroago eraitsi zuten,1984an, tximinia bat izan ezik; izan ere, 1987tik aurrera, tximinia hori gaur egungo Etxebarria parkeko ikono bihurtu zen.

Trauko baserria 1956an bota zuten eta urte horietan hasi ziren inguru horretan pisuak eraikitzen.

Xabier Kintana

1977ko Euskal Hiztegi Modernoa - Xabier Kintanaren eskaintza Begoñako medikuari (Gregorio Urkaregi).

Trauko kalekoa da Xabier Kintana euskaltzaina. Kintana euskalaria, idazlea eta itzultzailea ere bada.[1] 1966an euskaltzain urgazle izendatu zuten, eta 1993ko urriaren 29an, euskaltzain oso. 1994an egindako sarrera-hitzaldian, Bilbok euskararen bizitzan izan duen eragina azaldu zuen. Euskaltzaindiko idazkaria da 2002ko otsailaren 22tik.[2] Gainera 2009an Academia de l'Aragonés-ko ohorezko akademiko ere izendatu zuten.[3]

Hainbat euskaltzain Arantzazun, 1972. urtean. Behean eta zuriz jantzita dago Xabier Kintana.

Euskara batuaren lehen hiztegi handiak sortzea haren ekarpen nabariena izan zen. 1970ean, Gabriel Arestirekin batera, batasunerako oinarrizko hitzak biltzen zituen Batasunaren kutxa argitaratu zuen.[4] Oso ezagunak eta erabiliak izan ziren hurrengo urteetan atera zituen hiztegiak ere, berak bakarrik edo elkarlanean paratutakoak:[5]

  • Euskal hiztegi modernoa (1977)
  • Hiztegia 80 (1980),
  • Hiztegia bi mila (1984),
  • Elhuyar hiztegia (1996), eta abar. .

Erreferentziak

  1. Kintana, Xabier. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2018-10-06).
  2. Kintana, Xabier. (1994). Bilbao, euskararen bizitzan. X. Kintanaren Euskaltzaindian sartzea. Euskaltzaindia.
  3. García, Daniel González. «Actuals miembros de l'Academia» www.academiadelaragones.org (Academia de l'Aragonés,) (kontsulta data: 2018-10-07).
  4. «Xabier Kintana, Idazlea» Argia (Zeruko Argia) (kontsulta data: 2018-10-07).
  5. Kintana, Xabier. Euskaltzaindia (kontsulta data: 2018-10-06).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya