Share to:

Tribu

Artikulu hau gizataldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tribu (argipena)».

Tribu guztiz zehaztu gabeko kontzeptu sozial, politiko eta antropologiko bat da. Garapen-historiatik ikusita, estatuen garapenaren aurretik (edo estatuetatik kanpo) osatutako gizataldea da. Baina aditu, garai edo joeraren arabera esanahi desberdinak ditu. Nolanahi ere, hainbat egungo adituek diote tribu garaikideak estatuekiko erlazionatuta baino ezin direla ulertu.

Tribu hitza gehienetan sendian oinarritutako Mendebaldetik kanpoko gizarteetan erabiltzen da. Orokorrean, dialektoa eta kultura amankomunak batutako familia edo erkidego multzo elkartuta da tribua.

Definizioa

Tribu kontzeptua kultura judu eta greko-latindarretan agertzen da; jatorriz, kulturalki homogeneoa zen arbaso komuna zuten familien multzo bati egiten zien erreferentzia.[1]

Baina era berean, historian zehar tribu hitza batez ere Afrika eta Asiako subjektu kolonizatuen politika manipulatzeko eta azpizatiketak ezartzeko edo erakunde sozio-politikoen garrantzia minimizatzeko erabili izan da.

Jatorria eta etimologia

Sakontzeko, irakurri: «Tribu (Antzinako Erroma)»

Aintzinako Erroman, tribua, "komunitateak eta instituzioaz sortzeko beharretik abiatuta, elkarrekin bizitzea erabaki duten pertsonen arteko bizikidetza ahalbidetzeko instituzioa da".[2] Antzinako tribu erromatarrak gizarte-taldeak ziren, non, erromatarrak familia-oinarri baten arabera banatzen ziren. Ahaidetutako familiak gens bat osatzen zuten. Aldi berean, gens batzuek, lurralde berarekin harremana zuten. Erlazio horietatik, tribua sortuko da eta errege-garaian lurralde-azpibanaketaren oinarri bihurtu ziren. Beraz, hasieran, tribuak ahaidetasunaren arabera banatu ziren, baina gero, lurralde banaketaren arabera. Erromako errepublikako batzarretan, herritarrek bere tribuaren bidez parte hartzen zuen, eta askotan, bere izenean adierazten zuen zer tributakoa zen.

Beste erabilerak

Gaur egun "hiri-tribu" bezala ezagutzen dena; pandilak, bandak edo gazte eta nerabeen elkarteak dira, antzerako moduan eta modu deigarrian janzten direnak, ohitura komunei jarraitzen dietenak eta, batez ere, hiri handietan ikusten direnak.[3]

Gazte eta nerabeak tribu hauetan beren bizipen pertsonalak biziagotzeko eta afektibitate-nukleo atsegina aurkitzeko aukera bezala aurkitzen dute.

Erreferentziak

  1. Peck, Harry Thurston. (1896). Harper's dictionary of classical literature and antiquities. New York : Harper & brothers (kontsulta data: 2025-02-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Diccionario Akal de Etnología y Antropología - Akal» www.akal.com (kontsulta data: 2021-05-05).
  3. «Dokuteka: Hiri-tribuak» www.ikasbil.eus (kontsulta data: 2025-02-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya