Trifon
| Trifon | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lampsako, 232 (egutegi gregorianoa) |
| Heriotza | İznik, 250eko otsailaren 2a (egutegi gregorianoa) (17/18 urte) |
| Heriotza modua | : burugabetzea |
| Jarduerak | |
| Santutegia | |
| Otsailaren 1a | |
Trifon, kristauentzat San Trifon (Trypho) (Lampsako, 232 – Nizea, 250eko otsailaren 2) Dezioren (249-251) zapalkuntzaren ondorioz martiria izan zen gazte kristaua zen. Kristau guztiek gur egiten diote. Bere jaia otsailaren 1an ospatzen da.
Biografia
Tradizioaren arabera, San Trifón Kampsade-n Frigia jaio zen, gaur egungo Turkian. Txikitatik antzara talde baten arduraduna izan zen. Haren izena τρυφη grezieratik dator (tryphe) hau da "sentibera". Sendatzaile bezala ospe handia lortu zuen, bereziki animaliekin. Santu anargiro zen, hau da, bere lanen truke ez zuen dirurik onartzen. Dezioren jazarpenak zirela eta, Nizean harrapatu zuten, 250. urtearen inguruan, eta gogor torturatua izan zen. Azkenik, Lizio prefektua kristautatu zuela eta, burua moztu zioten.[1]
Debozioa
Trifonen debozioa kristautasunaren korronte guztietan dago onartuta. Haren erlikiak oso baloratuak izan ziren. Hasieran Kanpsaden lurperatu zuten baina, ondoren, haren gorpua Konstantinoplan lurperatu zuten eta georago Erroman. Haren festa otsailaren 1.an ospatzen da.
Bereziki garrantzitsua eliz ortodoxoaren santutegian da; han lorazainen eta mahastizainen patroia da. Eliz asko berari eskainita daude. Montenegroko Kotor hiriko patroia da (bertan urte batzutan haren burua gorde zuten) bestetik ere, eta Moskuko santu bat. Ikono errusiarretan belatz batez azaltzen zaio, berak egin omen zuen mirakulu bat gogorarazteko. Eukoologio Handian karraskarien eta matxinsaltoen inbasioen aurkako babesa eskaintzen du.
Erreferentziak
- ↑ Parry, Ken; David Melling (editoreak) (1999). The Blackwell Dictionary of Eastern Christianity. Malden, MA.: Blackwell Publishing. ISBN 0-631-23203-6.
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):San Trifonen biografia.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









