Turbil
| Turbil | |
|---|---|
Turbilen aurkitutako estatua-estela antropomorfoa. | |
| Aztarnategi arkeologikoa | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Beire |
| Koordenatuak | 42°28′34″N 1°35′14″W / 42.47618822°N 1.58720493°W |
![]() | |
| Azalera | 0.030 km² |
| Garaia | Azken Brontze Aroa, Lehen Burdin Aroa, Bigarren Burdin Aroa, Antzinaro Berantiarra eta Erromatar Behe Inperioa |
Turbil Beiren dagoen mendi bat eta Burdin Aroko oppidum bat dira, Erriberriko lautadan, Zidakos ibaiko ibarra eta Uxue mendilerroko magalean.[1][2]
Mendiaren ezaugarriak
Ohi bezala, aztarnategiari kokatuta dagoen mendiaren izena eman zaio. Turbil mendia nahiko apala da, itsas mailaren gainetik 456 metrora besterik ez da iristen. Hareharrizko arrokaz osatuta dago eta erromeroak batez ere estaltzen ditu bere hegalak. Tontorra ipar ekialdean du. mendian sakabanatuta oraindik harri landuak ikus daitezke.[3]
Oppidumaren ezaugarriak eta historia
Turbilgo "hiri gotor" honek Erriberriko lautadako goragune altuenetako batean eraiki zuten. Talaia horretatik, Zidakos eskualde ia osoa ikus eta kontrola daiteke. Hasierako garapena Turbil mendi zabalaren ipar-ekialdeko ezproian zegoen esparru batean egon bide zen. Esparru horri, mendebaldeko aldetik, bigarren esparru bat jarri zitzaion ondoan, lubanarroz moztua. Esparru horren gainean, hirugarren espazio bat atxiki zitzaion, eta, horretarako, bi lubanarro berri induskatu zituzten, eta hirugarren lubaki txiki bat, garrantzi gutxiagokoa. Bigarren lubanarroaren gaineko kontrol-dorre txiki bat altxa zuten.
Aztarnategi honetan ez da inoiz indusketa arkeologiko sistematikorik egin, baina klandestinoek bisitatu dute, lehen eta bigarren esparruetako harresien ondoan dauden harrizko zokaloak eta lau angeluko oinplanoak dituzten etxebizitzen zati bat lurpetik atera baitute.
Bertan bizi izan ziren Protohistoriako biztanleak K.a. II. mendean utzi zuten leku hori, erromatar tropak iritsi zirenean, agian, eskualdeko biztanleria Kara eta/edo Erriberriko "hiri lauetan" kontzentratu zenean. Hala ere, krisi inperialaren eta ondorengo ezegonkortasun sozialaren ondoren, IV. eta V. mendeetan berriro okupatu zen, eta, agian, VI. eta VIII. mendetan, nahiz eta aztarna arkeologiko horiek modu arinean agertzen diren, herri xumeago baten seinale.[1]
Turbilgo estela antropomorfoa
Oppidumean gizon armatuaren hilarri antropomorfo bat aurkitu izanak berretsi egiten du arestian aipatutako hipotesia, alegia, Nafarroako aztarnategi hori lurralde hori egituratu zuten erromatarren aurreko hirien lehen mailan egon zela. Iberiar kulturarekin zuen harreman tekniko eta ikonografikoak agerian uzten du Turbilgo elite aristokratikoek bazekitela herri horien estatuetako gudari armatuaren eredua, eta harrira eramateko gai izan zirela, sinbolismoz betetako monumentu bat eraikiz, oraindik deszifratzeke dagoena.[4]
Erreferentziak
- ↑ a b Armendáriz Martija, Javier. (2008). «De aldeas a ciudades : el poblamiento durante el primer milenio a.C. en Navarra» Trabajos de arqueología Navarra. Monografías arqueológicas; 2 (Iruñea: Vianako Printzea erakundea).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martija, Javier Armendáriz. (2012). «Hallazgo de una estatua-estela de tipología ibérica en Turbil (Beire, Navarra). Estudio preliminar» Trabajos de Arqueología Navarra (24): 55–101. ISSN 2530-5816. (kontsulta data: 2025-10-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Urrutia, Javier. «Mendikat → Turbil (456 m)» www.mendikat.net (kontsulta data: 2025-10-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) Martija, Javier Armendáriz. (2012). «Hallazgo de una estatua-estela de tipología ibérica en Turbil (Beire, Navarra). Estudio preliminar» Trabajos de Arqueología Navarra (24): 55–101. ISSN 2530-5816. (kontsulta data: 2025-10-29).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) (Gaztelaniaz) Estatua-Estela de Turbil - MUSEO DE NAVARRA. Arqueomodel 3D
- Burdin Aroko paisaia. 3. Ibilbidea. Castro de Turbil. Erdialdea. Nafarroa
- Castro de Turbil desde Beire
- Asunción, Julio (2016-08-31) “Castro de Turbil y lugar de aparición de la estatu-estela de Beire” Rutas arqueológicas en navarra y más.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










