Turkuko Sute Handia
| Turkuko Sute Handia | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | hiri-sutea |
| Data | 1827ko irailaren 4a |
| Kokaleku | Turku |
| Herrialdea | Finlandia |
| Koordenatuak | 60°30′N 22°18′E / 60.5°N 22.3°E |
| Pertsona hilak | 27 |
Turkuko Sute Handia (finlandieraz: Turun palo; suedieraz: Åbo brand) Finlandiako eta Eskandinaviako herrialdeetako historiako suterik handiena izan zen.
Sutearen fokuak 1827ko irailaren 4an hasi ziren Carl Gustav Hellman burgesaren etxean, Aninkaistenmäki muinoan, gaueko 9ak baino pixka bat lehenago. Sua berehala hedatu zen iparraldeko barrutira, gero hegoaldera, eta Aura ibaia zeharkatu zuen, gauerdia baino lehen sua katedraleko auzora hedatuz. Biharamunean, suak hiriaren % 75-80 suntsitu zuen. Batez ere mendebaldeko eta hegoaldeko eremuak salbatu ziren.
Suak hirigune historikoa suntsitu zuen, katedrala eta Turkuko Errege Akademiaren eraikin nagusia barne, eta kalte larriak jasan zituztenak. Hondamendia eragin zuten arrazoiak uda lehor bat izan zen, gau hartan bertan hasi zen ekaitzak sutea zabaldu zuen eta suhiltzaileen falta, hiriko biztanle gehienak egun hartan Tampereko merkatuan zeudelako. Kaltea handia izan zen, eta haren ondorioek luze iraun zuten gertaeraren ondoren. 11.000 pertsona etxerik gabe geratu ziren eta 28 hildako eta ehunka zauritu izan ziren.
Suaren gauean, Friedrich Wilhelm Argelander, Turkuko Akademia Inperialeko begiralea, Vartiovuorenmäkiko Behatokian zegoen. Sutearen ondorioz, egiten ari zena utzi behar izan zuen. Bere erregistroan honako hau idatzi zuen: «Turku erraustu zuen sute izugarri batek eten zuen gaurko behaketa». Behatokia muino baten goialdean dago, salbatu egin zen eta Argelanderrek lanean jarraitu zuen irailaren 9an. Akademiako gainerako eraikinek kalte handiak jasan zituztenez, haien ezinbesteko jarduerak, hala nola Udalaren eta Kantzilerraren Bulegoaren bilerak, behatokira eraman zituzten. Finlandiako artxibo gehienak, Erdi Aroko ia erregistro guztiak barne, suteak suntsitu zituen.
Sutearen unean, Turku Finlandiako hiririk handiena zen, eta hala izaten jarraitu zuen handik denbora batera. Horregatik, Turkuko Sute Handia hondamendi nazionala izan zen. Sutearen ondorioz, Turkuko Akademia Inperiala Helsinkira, Finlandiako Dukerri Handiaren hiriburu berrira, lekualdatu zuten eta, beraz, Turku garrantzi erlatiboa galtzen joan zen herrialdean.
Dukerriko gobernadore nagusia, Arseni Zakrevski, sutearen ondoren hiria berreraikitzearen arduraduna izan zen. Finlandiako Senatuak Carl Ludvig Engel arkitektoa aukeratu zuen hiriko hirigintza-plan berria diseinatzeko. 1828ko abenduaren 15ean onartu zuten plano hipodamikoan oinarrituta. Turku erdialdeko eraikinik handienak, katedrala eta Akatemiakoa, zaharberritu egin ziutzten, eta beste eraikin batzuk, Hiri Zaharreko udaletxea eta azukre-fabrika zaharra kasu, berreraiki egin zituzten. Hiriaren gehiengoa, ordea, hutsetik berreraiki behar izan zuten. Turkuren lauki-formako diseinuak eragin esanguratsua izan zuen Finlandiako beste hiri batzuk ezartzeko moduaren gainean.
Luostarinmäki ingurua, suak eragindako eremuarekiko kokapen periferikoagatik guztiz salbu zegoena, babestu eta aire zabaleko artisautza museo bilakatu zuten 1940an.
Bibliografia
- Junnila, Olavi: «Turun palo». Teoksessa: Suomen historia, 5, 98–99 orr., 102. Weilin + Göös, 1986. (Finlandieraz)
- Nikula, Oscar: «Vuoden 1827 palo», Turun kaupungin historia 1809–1856. Turku: Turun kaupunki, 1972. ISBN 951-99003-2-2. (Finlandieraz)
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










