Turma

Turma bat antzinako erromatar armadako zalditeriaren azpitalde bat zen. Zalditeria zazpi hegalez osatzen zen (alae -"hegoak" esan nahi duena; izen hori eman zitzaien infanteriaren alboetan jartzen zirelako borrokatu behar zutean-, edo vexillationes) eta bakoitza 300 zaldizko inguruko erregimentu gisa eratzen zen. Errepublika garaian tribuni celerum bidez eta Printzealdiaren garaian praefectus alae baten agindupean zeunden. Aldi berean, dekurioi baten esanetara zeuden 30 edo 32 zaldunen eskuadroietan (turmae) banatuak zeuden. Legio bakoitzak gutxienez zalditeria hegal bat zuen atxikita, eta arma hori inperio garaian indartu zen, jatorri germaniar eta ipar-afrikarreko zaldizko ugari bertan sartuz[1].
Erromatarrak historikoki ez zirenez zaldizko onak izan, edo, hobe esanda, ez zioten garrantzia eman, eta zaldizkoen papera ez zenez hain garrantzitsua erromatarren pentsamenduan, zaldunak, oro har, erromatarrak ez ziren zaldizkoak izaten ziren. Legioen taktikaren baitan betebehar garrantzitsua bazuten ere, Erromatar Zalditeria bigarren mailakotzat hartua izan zen, eta erromatar armadaren zatirik ahulena izaten jarraituko zuen inperio oso berantiarrera arte.
Oro har, zalditeria borrokarako tropa arin eta zaldizko arkulari gisa erabiltzen zen, patruilatu, esploratzaile eta mezulari lanak egiten zituzten, eta defentsarako pantaila mugikor bat hornitzen zuten, legioa gudu lerroan ari zen bitartean.
Historian zehar armada guztietan bezala, zaldizko gudarostea ere oso eraginkorra izan zen iheslari eta izututako indar etsaiak jazarri eta ihes egin arazteko.
Erromatar zaldiketariaren oinarrizko antolaketa
Zalditeri unitate tipikoak (Ala Quingenaria) honela zegoen egituratua:
- Turmae: Zalditeriaren oinarrizko unitaterik txikiena. Turma bat 32 soldaduk edo Eques Alaris-ek osatzen zuten. Turmako kideak dekurioi baten agindupean zeuden.
- Alae: Oinarrizkoak 512 gizonek osatzen zuten, guztira 16 turmae.
- Ala Milliariae: Unitate handiago bat zen, egitura berekoa. 32 alae edo 1.000 soldaduz osatua zegoen.
- Equites Legionis: Legioari zuzenean atxikitako zalditeria unitateak ziren, eta immunes mailako legionario erregulartzat hartzen ziren. Jatorriz 120 gizon ziren, baina 1.000 gizonetik gora izan zitezkeen, Ala Milliariae-en kasuan. Unitatea, oro har, ehuntari baten edo Optioren baten agindupean egon ohi zen.
- Cohortes Equitatae: Unitate horiek infanteria eta zalditeria nahastuz osatzen ziren, baina, normalean, beharra sortzen zenean bakarrik antolatzen ziren.
- Cohors Quingenaria: 120 oinezko ets 380 zaldunek osatzen zuten.
- Cohors Milliaria Requitata: 240 oinezko eta 760 zaldun.
- Equites Singulares: Enperadoreak eta probintzietako gobernariek zalditeria izan zezaketen bizkartzain. Enperadorea babesten zutenek Equites Singulares Augusti zuten izena, eta Pretoriar guardiaren parte ziren.[2]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Blanch Nougués, José María. (2011). «Una visión histórica y jurídica sobre el ejército romano» Anuario Jurídico y Económico Escurialense XLIV (2011): 29-48. ISSN 1133-3677..
- ↑ «Roman Cavalry and Auxiliary | Roman Military and Warfare» www.unrv.com (kontsulta data: 2026-01-03).
Kanpo estekak
| Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









