Turul


Turul hungariar elezaharretako hegazti mitikoa da. Arrano edo belatz erraldoi bat zen eta herri hauen erlijioarekin oso lotura estua zuen.
Jatorria
Simón Kezair-en, XIII. mendeko Hungariar Kronikaren egilearen arabera, Turulen irudia Atilaren garaietatik hungariarren armarrien agertu zen. Horrela izan zen Geza Hungariakoaren garaia arte. Izena turkieratik etor daiteke zeren eta hizkuntza horretan arranoari "togrul edo turgul" esaten baitzaio.
Kondaira
Kristo aurreko hungariar mitologiraren arabera, Turul hegaztia bizitzaren zuhaitz gainean bizi zen. Zuhaitz horrek unibertsoa zuen barruan. Turulek jaio berrien arimak zaintzen zituen; jaio berri horiek txorien itxura zuten eta zuhaitz adaburuan bizi ziren. Turul jainkoen eta gizakien arteko mezularia zen eta, halaber, unibertsoaren oreka gordetzen zuen.
Ügyek hungariar printzea eta Emese, haren emaztea, haur bat itxaroten ari zirenean, Turul Emeseri ametsetan agertu zitzaion bere semea hungariarren burua izango zela esateko. Halaber, semearen noblezia eta arrakasta iragarri zion. Horregatik, Emesen semea Almos izenarekin ezagutu zitzaion, hau da, hungarieraz, amets hura. Almosek bere herria Mendebaldera eraman zuen. Haren semeak, bestetik, Arpad, izen bereko dinastiaren sortzailea izan zen eta Hungariar Printze Handia izan zen. Eztebe I.a Hungariakoa dinastia berekoa izan zen.
Bibliografia
- Szalay, J. eta Baróti, L. (1896). A Magyar Nemzet Története. Budapest, Hungaria: Udvari Könyvkereskedés Kiadó
- Hóman, B. eta Szekfű, Gy. (1935). Magyar Történet. Budapest, Hungaria: Király Magyar Egyetemi Nyomda.
- Simón Kézai hungariar kronika. XIII. mendea.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









