Tutmosis II.a
Aakheperenra Thutmose, Thutmose II.a edo Tutmosis II.a, Egiptoko XVIII. dinastiako laugarren faraoia da. K.a. 1492 eta K.a. 1479 bitartean gobernatu zuen. Thutmosis II.a, Tutmose II.a edo Tutmes II.a bezala ere ezagutzen da, hiru izen hauek, greziera modernoko izenak direlarik. Bere koroaketa eta jaiotza izenak, Aa-Kheper-en-Ra Dyehut-Mose izan ziren. BiografiaBere aurreko faraoia izan zen Tutmosis I.aren eta honen bigarren mailako emazteetako baten, Mutneferten semea zen. Baldintza normaletan, sekula ez zuen, baina, Tutmosis I.ak, hil zenean, gizonezko oinordeko heldurik ez zuenez, Tutmosis II.ak boterera iristea lortu zuen, beharbada erregearen arkitekto eta chatya zen Inenik lagunduta, faraoiaren ondoren, herrialdeko pertsonarik boteretsuena eta eragin handiena zuena. Hala ere, Tutmosis II.a sekula ez zen faraoi izatera iritsiko bere arrebaorde Hatshepsutekin ezkondu ez bazen, hau, Tutmosis I.aren eta honen Errege Emazte Handiaren alaba nagusia zena. Bere erregealdiaren iraupena, hiru urtetan estimatzen da, erregealdiaren iraupen zehatza ezagutzen ez den arren. Errege honi buruz, ez dago gertaera esanguratsurik, erregealdi laburra izan zuela suposarazten duena. Idazkun bat aurkitu da, erregeak Nubiaren aurka eginiko espedizio bat aipatzen duena (Sethe: 1906:137-141), eta Elefantinan eta Koptosen hasitako balizko eraikinen hondakinak daude. Uste denez, Erregeen Haranean lurperatua izan zen, DB320 ezkutalekuan aurkitutako momiaren identifikazioa egiaztatzeko dagoen arren; faraoi honenak izan litezkeen zenbait hilobi daude. Bere garaiko testigutzakTutmosis II.aren izena, honako toki hauetan idatzia agertzen da: Eraikin hondakinak
Estatuak, hilarriak eta idazkunak
Errege hau, zenbait pertsonairen biografietan aipatzen da:
|