Tutubia

Tutubia mihi bikoitzeko aerofonoa da, oboe erakoa. Dultzaina baten antzeko hodi koniko bat da, gaztainondo-azalezko zinta luze batez osatua. Goiko muturrean mihi bikoitzeko pita bat sartzen zaio. Pita ahoan sartu eta putz egiten da, bi mihiak dardararaziz, horrela soinua sortuz.[1]
Historia
Nafarroako Araitz haranean sunprinuaren antzeko beste tresna bat erabiltzen zen, tutubi edo tronpeta izenekoa. Gaztainondo-azalarekin egiten zen , eta ez zuen zulorik. Beraz, nota bakarra ematen du. Zulorik ez edukitzean, tutubiak, sortutako soinu bibrazioak berdinak edo antzekoak dira, ondorioz nota bakarra jotzeko aukera ematen du.[2]
Tutubiaren antzeko instrumentu bat da sunprinua. Tutubian, pita sortzeko modua da desberdintasun handiena. Tresna osatzen duen hodi konikoa esan bezala gaztainondo-makila luze batetik ateratako azalarekin egiten da, eta ahoan sartzen den zatia beste makilatxo batetik ateratako azal-zati batekin egiten da (txulubitan bezala). Zati txikia estutu egiten da, mihi bikoitza osatuz, eta hodi nagusiaren goialdean txertatzen da.[3]

Bi instrumentuen arteko beste ezberdintasun garrantzitsu bat da sunprinua helduentzako tresna dela, eta tutubia haurrentzako soinu-jostailua dela. Sunprinua partiturekin irakurtzen da erritmo eta nota ezberdinekin eta, bestalde, tutubia erritmo ezberdinekin baina nota berdinarekin joten da.[4]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tutubia | Soinuenea Herri Musikaren Txokoa» entziklopedia.soinuenea.eus (kontsulta data: 2025-05-07).
- ↑ (Ingelesez) «Instrumentos musicales del País Vasco - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-05-07).
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2004-08-24). «Euskal instrumentoak» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-05-07).
- ↑ r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2023-12-30). «Tronpeta; tutubia» museotik.euskadi.eus (kontsulta data: 2025-05-07).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









