TxaloTxaloa esku-zartaka sortutako hotsaren bitartez onespena adierazteko modua da. Ohikoa da musika-kontzertu baten bukaeran, diskurtso bat entzun ondoren, antzerki-lan ikusi ondoren eta, orokorrean, publiko batek bere gustuko zerbait ikusi duenean txaloak egitea. Komunikazio ez berbalean txaloa talde baten iritzi-adierazpen sinplea da; testuinguru horretan gero eta txalo luzeagoa eta ozenagoa izanez gero, oniritziaren neurria altuagoa da. Txaloaren ezaugarriakTxalo batek hiru ezaugarri ditu:
Hiru ezaugarri hauen arabera txaloak sei kategorietan sailka daitezke:
Txalo-mota desberdinakIa adierazpen unibertsala izanik, hala ere txaloa ez da berdina lurralde guztietan. Esaterako, arabiarrek eta Afrika beltzaren pertsonek beste eskuen posizioak erabiltzen dituzte. Aldaera horietatik kanpo, bi txalo-mota oso ezagunak dira:
Kanpo estekak
|