Txantrea Kirol eta Kultur Elkartea
Txantrea Kirol eta Kultur Elkartea (gaztelaniaz Unión Deportiva Cultural Chantrea) Iruñeko Txantrea auzoko kirol elkartea da. 1952an sortua, saskibaloi, eskubaloi, botxak, txirrindularitza, futbol, gimnastika artistiko, igeriketa, patinaje, squash, taekwondo, pilota eta atletismo sailak ditu. HistoriaElkartea Txantreako 150 auzokoek 1952ko abuztuaren 7an sortu zuten "Patronato Francisco Franco" erakundearen zelai batzuk aprobetxatuz. Frankismoaren kirolarekiko ikuspegia inportantea zen oso klubaren sorrera eta elkarteko futbol zelaiak ofizialki "Luis Valero Bermejo" du izena, orduko Gobernadore Zibila zena. Futbol saila elkarteko inportanteena da eta 20 talde federatuak ditu, nagusiena Hirugarren Mailan dabilena. Athletic Clubekin ituna sinatu du. 1962an egin zuen debuta Hirugarren Mailan eta ordutik maila honetako historikoa bihurtu da, berrogei denboralditik gora egin baititu bertan. 2000 urtean Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen baina urtebete egin zuen han. Patinaje sailak Europa eta munduko zenbait txapeldunak izan ditu. Uniformea
Futbol ZelaiaLuis Valero Bermejo futbol zelaiak 2.500 ikusleentzako lekua du eta 1952an ireki zuten. Datuak2024-25 denboraldia barne.
Azken denboraldiak
Palmaresa
Kanpo estekak
|