Txaro Pardo
| Txaro Pardo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Iruñea, 1957 (68/69 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktibista eta feminista |
Txaro Pardo (Iruñea, Nafarroa Garaia, 1957) emakume aitzindaria da, La Unicako eta Iruñeko Peñen Batzordeko lehendakari ohia.[1]
Bizitza
Txaro Pardok uste du emakumeek jaiaren eremu guztiak okupatu behar dituztela, eta zinez lotu zaio helburu horri azken 25 urtez.
Peñagizonen espeziea desagertzeko bidean da, zorionez[1]
1980 urtean sortu ziren peñarik aurreratuenak edo progresistenak. Ordukoak dira lehenengo emakume koadrilak. Txaroren lagun guztiak 'La Unica'ko partaide ziren, eta logikoa denez, berak ere bertakoa izan nahi zuen. Lehenengo urtea kulturako batzordekide gisa egin zuen. Bigarrengoan, diruzain izendatu zuten, eta hirugarrengoan, diru kontu guztiak aurkeztuta, asanblada berean, peñako lehendakari izendatu zuten.[2]
Iruñeako sanferminetako gauza guztiak gustatzen zaizkio. Oso gustukoa du, eta hori peñari zor dio, eguneko festa. Lehen gauez baino ez zen irteten. Lehendakari izendatu zutenetik, piskanaka, konturatu zen izugarri maite zuela San Ferminak egunez duen festa giroa.[2]
Sahararen laguntzaile
Txaro Pardo SEADen (Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa) Lagunen Nafarroako Elkarteko koordinatzailea da.[3] Txaro Pardok azaldu zuenez, “gatazka politiko bat da, irtenbide politiko bat eskatzen duena, eta horretarako Nafarroako Parlamentuari laguntza eskatzen diogu”[4][5]
Erreferentziak
- ↑ a b Orzaiz, Ion. (2025-07-13). ««Peñagizonen espeziea desagertzeko bidean da, zorionez»» Berria (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ a b «Peñak erreziklatu egin dira, ez dire denborapasarako soilik» Argia (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Txaro Pardo: “La población saharaui se siente absolutamente abandonada y traicionada por el Gobierno español” – Peña La Unica Elkartea. (kontsulta data: 2025-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) NOTICIAS, DIARIO DE. (2023-01-11). «Apoyo de Navarra al pueblo saharaui» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-11-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) SER, Cadena. «Ayuda desde Navarra al Sáhara» Cadena SER (kontsulta data: 2025-11-29).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









