Txema Ormazabal
| Txema Ormazabal | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | fotokazetaria |
| Enplegatzailea(k) | Argia (1975 - 1982) |
Txema Ormazabal Elola (Donostia) gipuzkoar argazkilaria eta fotokazetaria da, Argia astekarian 1975 eta 1982 urteen artean fotokazetari moduan lan egin zuena.[1]
Franco hil osteko trantsizioko urte haietan argazkilaritzan bete-betean aritu zen, eta berari ere suertatu zitzaion behin baino gehiagotan atxiloturik amaitzea. Poliziek, nahiz eta kazetariak ezagutu, haien kontra egiten zuten. Oraindik ez zituzten prentsarentzako besokoak erabiltzen, Espainiako armarriaren irudia zuten horiek... Baina besokoa edukita ere, golpea jasotzen zuten. Aitak etxean zuen kamera zahar batekin atera zituen lehen argazkiak, lagunekin mendira joatean. Halako batean, norbaitek esan zion Zeruko Argia-n bazegoela beharra, eta horrelaxe hasi zen freelance moduan. Garai haietan barrualdeko orrietan argazkiek oraindik ez zuten gehiegi “luzitzen”, izan paperagatik edo inprimatzeko moduagatik, eta horregatik argazki onenak kontrazalerako uzten zituzten, Lazkao Txikiri Donostian Anoetako Belodromoan Bertsolari Egunean egin zitzaion omenaldikoak, kasu. Bada garai horretako beste argazki bat, ez bereziki ona, baina bai gaur egun bitxia gertatzen dena: Jorge Oteiza zigarroa pizteko ahaleginean.[1]
Argia aldizkariko bere argazki batzuk bilduma hauetan agertzen dira:[2] (07 argazki) Gladys del Estal Ferreñoren hileta eta omenaldia Donostian, (08) Haurrak, (09) Karlos Santamaria, (10) Yon Etxaide, (11) Kaxiano Ibarguren, (11) Maiatzaren lehena Donostian, (12) Aita Santiago Onandia, (13) Agustin Ibarrola eta (15) Aberri eguna.
Erreferentziak
- ↑ a b Apaolaza Avila, Urko. (2026-01-28). «Euskal prentsako argazkilaritza, itzaletik argira» Argia (kontsulta data: 2026-02-02).
- ↑ Ormazabal, Txema. «Argia aldizkariaren Fototeka - Txema Ormazabal» fototeka.argia.eus (kontsulta data: 2026-03-01).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Txema Ormazabal Argia aldizkariaren Fototekan. 276 argazki (1975-1982)
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









