Share to:

Txintxon

Urrezko bitik Txotara doan txintxona.

Txintxon, 2 eta 12 jokalari arteko kopuruak joka dezakeen karta joko bat da. Nagusiki Euskal Herria, Espainia, Uruguai, Argentina, Cabo Verde eta beste zenbait lekutan jokatzen da.

Arauak

Helburua

Jokoaren helburua txintxon delakoa osatzea da (alegia, jarraieko urrezko zazpi karten eskilara lortzea). Konbinazio hori lortuz gero, automatikoki irabaziko luke jokalari horrek.

Hala ere, hori lortzea nahiko zaila da, eta gehienetan beste konbinazio batzuk egin eta aurkariei puntuak esleitzea izaten da helburua. Izan ere, gainontzeko jokalariak puntuen bidez kanporatuz ere irabaz daiteke, hots, gainontzeko jokalariek 100 puntuak gainditzea lortu behar da (hori ezarritako muga baldin bada). Zentzu horretan, helburua ahalik eta puntu gutxien biltzea da.

Jokoaren mekanika

Jokalarien artean zazpina karta banatzen dira, eta mahai gainean mazoaren soberakina eta guztien bistara den karta bat ezarri. Txandaro, jokalariak karta bat hartu eta beste bat botako du bistan diren karta pilara. Karta mazotik har dezake (karta ezezagun bat, beraz) edo bistan den pilatik (piloaren gainean dena, ezaguna).

Karta berriak hartu eta gustuko ez dituztenak botaz, jokalariek eskuko 6 edo 7 karta konbinatu behar dituzte, hirukote edo eskilarak eginez. Konbinazio hori lortzen delarik, txanda heldu zaion jokalariak karta berria hartu beharrean jokoa "itxi" egingo du, konbinazioa guztien bistan ezarriz.

Puntuaketa eta jokoaren amaiera

Jokalari batek "itxi" duenean, beste jokalariak bistan ezarri diren konbinazioetan haien kartak gehitzeko eskubidea dute, ez ordea konbinazio berriak egitekoa. Ezarri ezin dituzten karten puntuak zenbatuko dituzte jarraian, eta paper zati batean idatzi, lehenago zituztenei batuz. Jokoa itxi duenak 6 karta erabiliz itxi badu zazpigarren karta horren puntuak kontatuko zaizkio. Zenbait tokitan 7. karta horrek gehienezko balio bat izan behar du. 7 karta erabiliz itxiz gero, -10 puntu lituzke jokalari horrek.

Jokalariren batek 100 puntu baino gehiago bilduko balitu, bere puntuazioa 100 puntu baino gutxiago duen eta puntu gehien dituen jokalariaren puntuazioaz ordeztuko da. Jokalari guztiek, batek izan ezik, 100 puntuko langa gainditzen duten momentuan bukatuko da jokoa, langa hori gainditu ez duen jokalaria izango delarik jokoaren irabazlea.

Salbuespen moduan, txintxon deritzon konbinazioa lortzen duen jokalariak automatikoki irabazten du jokoa.

Kartak

Espainiar 40ko karta-sortarekin jokatzen da, urrezko batekoa komodin gisa erabiliz, baina 48 kartekin (zortziak eta bederatziak gehituz gero) edota 50 kartekin (2 komodin gehituz) ere joka daiteke. Ingeles karta-sortarekin ere joka daiteke.

Karten balioa

  • Erregea: 10 puntu, zenbait aldaeratan 12
  • Zalduna: 10 puntu, zenbait aldaeratan 11
  • Txota: 10 puntu
  • Gainontzeko kartak: beren berezko balioa

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya