Share to:

Txoloma

Txoloma
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaColumbiformes
FamiliaColumbidae
GeneroaColumba
Espeziea Columba oenas
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa16,7 g
Zabalera0,75 m
Kumaldiaren tamaina2
Errute denbora22 egun

Txoloma[1] (Columba oenas) columbidae familiako hegazti bat da.[2] Iparraldeko Europan eta mendebaldeko Asian umatzen da udaldian, eta txoloma askok negualdian beste eskualde batzuetara migratzen dute; besteak beste, Euskal Herrira.

Deskribapena

33 cm-rekin tamainaz eta kilo laurden pasatxoko pisuarekin, hau da uso guztien artean apalena eta kolore monokronoena duena. Espezie honen berezitasun bat da marra edo orban zuririk ez duen bakarra dela. Bere lumajean nabarmentzen den gauza bakarra da, bi hegal marra beltz labur dira, hegoen puntekin batera, hauek ere kolore honetakoak dira. Gainerako gorputza gris-urdinxka da, lepoaren bi aldeetan irideszentzia berdexkarekin eta bularrean arrosa tonu leunarekin. Lumaje hau arrak zein emeek dute, bai neguan, bai ugaltze garaian eta baita txita gazteetan ere, helduen ohiko lepoko irideszentziarik ez duten arren.[3]

Biologia eta ohiturak

Beste uso batzuek bezala, funtsean, haziez, zerealez, basa fruituez eta beste ornogabe batzuez elikatzen dira. Zirkunstantzia honek janari bila, laboreetan eta bere haztegietatik hurbil dauden nekazaritza ustiategietan oinez ibiltzen behatzeko aukera ematen digu.

Txolomaren urruma pagausoarena baino monotonoagoa da eta “kuuu-kuuu-kuuu”-ren antzeko zerbait da.

Gorteatzea hegaldi zirkular batean datza, gorputzaren gainetik hegoak altxatutako planeatze batzuk.

Normalean, apiriletik abuztura bitartean, 2 edo 3 txitaldi ateratzen dituzte aurrera. Elkarrengatik hurbil ugaltzea gustatzen zaie, beraz, batzuetan kolonia txikiak sortzen dira.

Ugaltzen diren barrunbea, normalean zuhaitz baten enborrean, adarrez beteta egon ohi da, nahiz eta ez den arraroa haien errutea osatzen duten bi arrautzak zuzenean barrunbearen hondoan uztea. Arrautzak zuriak dira eta bi helduek txandaka inkubatzen dute, normalean 16 eta 18 egun irauten du.

Kumeek janaria gurasoen moko barrutik hartzen dute. Hasieran usoetan ohikoa den zereal-papila mota batez elikatzen dira eta gero haziak eta beste landare batzuekin. Habian egoten dira hegan egiteko gai diren arte, hau da, normalean, eklosiotik 27 edo 28 egunetara gertatzen da.

Banaketa, habitata eta estatusa

Asia mendebaldean eta Europako eremu gehienetan ugaltzen dira, Islandian, Eskandinavia iparraldean eta Mediterraneoko zenbait guneetan izan ezik. Funtsean sedentarioak badira ere, ekialdeko hegazti askok migratzen dute negua pasatzera mendebaldeko Europara. Bestalde, tokiko migrazio txikiak populazio sedentarioetan ere gertatu izan dira.

Iberiar penintsulan zehar ugaltzen dira, kopuru txikian bada ere, paseetan eta neguan ohikoagoa den arren.

Euskal Herrian leku gutxitan kokatu da, eta eremu atlantikoan inon ere ez.

Zuhaitz zuloetan ugaltzeko ohiturak esan nahi du, zuhaitz zahar nahikoa duten baso eremuetan aurkitzen dela batez ere. Haien habiak eraikinetan edo haitzetan ere aurki daitezke, nahiz eta hauek ez diren kasurik ohikoenak.

Taxonomia

Txolomak 2 azpiespezie ditu:

  • Columba oenas oenas Linnaeus, 1758
  • Columba oenas yarkandensis Buturlin, 1908

Erreferentziak

  1. Euskal Batzorde Ornitologikoa. (2025). «Txoloma» Munduko hegaztien izen arruntak euskaraz (Txoriak.eus).
  2. Gibbs, David; Eustace Barnes; John Cox. Pigeons and Doves: A Guide to the Pigeons and Doves of the World. Pica Press, 624 or. ISBN 1873403607..
  3. (Gaztelaniaz) Administracion de la Comunidad Autonoma de Euskadi. (1989). Euskal Autonomiu Elkarteko Ornodunak. Graficas Santamaria S.A., 190 or. ISBN 84-7542-639-5..

Kanpo estekak

Araozko kontuiak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya