Txurka
Txurka, edo batzuetan kartola, artisau-gaztagintzan erabilitako egurrezko euskarria da. Esne mamitua edo matoinari gazurra ateratzen laguntzeko erabilia.[1]
Itxura
Zurez egindako taula mehe eta luzanga bat zen, pago edo zumarraren egurrez egindakoa, ertz borobilduna eta zulatua izaten zen. Zuloen formak bi motatakoak izan zitezkeen, zulo angeluzuzenak tresnaren luzeeran edo erdialdean zulo borobilak. Marra etenak eta bestelako marrazkiak ere eduki zitzakeen.[2][3]
Otsagabian ertzek azpildurak izaten zituzten gatzur jario ez erortzeko.
Beste kasu batzuetan taula bat erabili beharrean elkarri atxikitutako listoiak erabiltzen ziren.
Erabilera
Abatza edo kaikuaren gainean horizontalki eta ertzetatik eutsita jartzen da. Gainean zimitza jartzen da, honen euskarri izango da. Zimitzean matoina zapaltzean gazurra galtzen joaten da, tresnen zuloetatik abatzera pasatu arte.[4]
Aldiz, Legazpin, zimitza lurrean oinekin eutsi bitartean txurka erabiltzen zen maitona zapaltzeko. Honen zuloetatik gatzurra ateratzen zelarik.[5]
Aralarren eta Urbian maitona jalki bitartean tresna hau jartzen zioten gainean.[6]
Izendapenak
Lekuaren arabera izen ezberdinekin ezagutzen da tresna hau. Ekialdean kartola deritzo, hala nola Lapurdin, Baztanen eta Ultzaman. Mendebaldean ordea,Aralar-Beasain, Anboto-Abadiano, Ataun, Urbia, Ezkio eta Aizkorrin, txurkea esan ohi zen. Izendapen honetatik eratorritako "Churca" aldaera ere erabili izan da Amezkoabarrenan eta Aialan. Eta bestelako izendapenak ere jaso ditu, adibidez, xurri Urepelen, gazta egur Aramaion eta zortze Otsagabian zein Urzainkin. [2][7]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Aguirre, José. (1927). «Avance de un catálogo de etnografía» Revista Internacional de los Estudios Vascos. RIEV (Paris) 18: 336..
- ↑ a b «Txurka. Soporte - Atlas Etnográfico de Vasconia» atlasetnografico.labayru.eus (kontsulta data: 2025-05-31).
- ↑ «Utensilios empleados en la elaboración del queso - Atlas Etnográfico de Vasconia» atlasetnografico.labayru.eus (kontsulta data: 2025-05-31).
- ↑ Campillo-Robles, Jose Miguel; Atxa, Ariane; Telleria, Laura; Domingo, Itxaso. (2019-05-02). «Gaztagintzako prentsaketa-teknikak: gure arbasoetatik gaur egunera arte» EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria (35) doi:. ISSN 2444-3255. (kontsulta data: 2025-05-31).
- ↑ «Elaboración tradicional del queso de oveja - Atlas Etnográfico de Vasconia» atlasetnografico.labayru.eus (kontsulta data: 2025-05-31).
- ↑ «Elaboración del queso en la Vasconia atlántica - Atlas Etnográfico de Vasconia» atlasetnografico.labayru.eus (kontsulta data: 2025-05-31).
- ↑ «Utensilios empleados en la elaboración del queso - Atlas Etnográfico de Vasconia» atlasetnografico.labayru.eus (kontsulta data: 2025-05-31).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









