UNIX-moduko

Unix-moduko sistema eragileak Unix sistemen moduan funtzionatzen duten sistemei deitzen zaie, baina ez dute zertan Single Unix Specification espezifikazioa bete edo onartu behar. Termino honek UNIX-en inspiratutako iturri irekiko sistema eragileak edo hauen ezaugarriak emulatzeko diseinatuak dauden iturri irekiko sistema eragileak, komertzialak edo jabetasun lanez egindakoak, edo UNIX bertsioren bateko lizentzia dutenak (eta ondorioz Unix-modukoa izateaz gain UNIX marka erregistratua erabili dezakete) elkartzen ditu. Ez dago termino hau formalki zehazteko araurik, eta ondorioz iritzi ezberdinak daude sistema eragileak Unix-modukoak diren ala ez esateko.
"Unix-moduko" terminoa eta UNIX marka erregistratua
The Open Group da UNIX marka erregistratuaren jabe eta berak administratzen du Single UNIX Specification espezifikazioa. Honek "Unix-moduko" sistemak izena gaizki erabiltzen dutela dio, eta hobeto izango litzatekeela "POSIX-conforming system" deitzea sistema eragile hauei. Honekin Unix-moduko sistema ezberdinen konpatibilitatea eta estandarizazio sistemari erreferitzen direla abokatzen dute. Hala ere "POSIX-conforming" edo "Posix-bete" terminoak bere arazoak ditu. Adibidez sistema eragili batzuk POSIX estandareak betetzen dituzte (adibidez, Microsoft Windows) eta ondorioz hauek "Posix-betetzen" duten sistemak dira, baina ez dute Unix-modukoekin zer ikusirik. Unix-erako idatzitako eta konpilatutako programa askok ez dute bertan funtzionatuko. Gainera, "Unix-moduko"tzat ezagutzen diren hainbat sistemek ez dute guztiz betetzen POSIX espezifikazioa

Unix-moduko sistemen garapena
"Unix-moduko" lehen sistema eragilea AT&T-k Unix lizentziatu zuelako izan zen, eta honek Unix asmo komertzialetatik kanpo usten zuen. Sistema hauek enpresei akademia eta unibertsitateetan zueden UNIX erabiltzaileen ezaugarri berak emateko garatzen ziren. Unix-moduko sistema eragile jabedunak 1980ko harmakadan eta 1990ko harmarkadan eskuragarri zeuden, eta hauen artean Idris, Coherent, eta UniFlex.
1980ko hamarkadan AT&T-k UNIX lizentzia komertzialpean erabiltzea baimendu zuen, eta hainbat sistema eragile jabedun garatu ziren, hauen artean: AIX, HP-UX, IRIX, Solaris, Ultrix, eta Xenix.
Bitartean, Unix-moduko sistema eragile ez komertzialak garatu ziren, UNIX-en ordezko doako edo ez oso garestiak ziren sistemak. Adibidez: BSD, GNU, Minix, eta Linux.
Unix-moduko iturri irekikoak diren sistema eragileak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Unix-en historia – denbora-lerro bidezko Unix eta Unix-modukoen historia Éric Lévénez-ek egina
- Grokline-n UNIX Jabetzaren Historia Proiektua – Unix eta Unix-moduko sitemen historia teknikoa
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









