Ubera
- Artikulu hau Bergarako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ubera (argipena)».
| Ubera | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Bergara |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°07′54″N 2°27′16″W / 43.13167°N 2.45444°W |
| Garaiera | 207 m |
| Demografia | |
| Biztanleria | 132 (2023) |
Ubera Bergarako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunetik ipar-mendebaldera kokatutakoa, Elgetako bidean.
Historia
1927ra arte Elgetaren menpe egon zen, baina orduan Bergararekin batu zen, Angiozar auzoarekin batera. 1625eko idazki batean Lope de Isastik Elgetako auzotzat aipatzen du.[1] Ubera izenaren jatorria Urbera hitzetik datorrela esaten dute, bertatik pasatzen diren eta San Juan auzoko errekarekin elkartzen diren lau errekatxorengantik. Hauetako hiru ubide herriaren hornidurarako hartuta daude.
Auzolanean aritu izan dira bertako bizilagunak eta hala estali zuten pilotalekua eta baita San Matei ermita konpondu ere. Etxebarriurruti baserriaren aurrekaldean, garai bat egon zen. Bere parte batzuk, Egurbidetxiki baserrian gordeta daude, bertan bizi zirenek gorde zituzten, desager ez daitezen.[1]
Demografia
| Uberako biztanleria |
|---|
![]() |
Ondasun nabarmenak
San Paulo eliza

Laukizuzen erako oinarria, nabe bakarrekoa, abside karratua. Epistola tokiaren alboan sakristia. Egurrezko sapaia, kainoi tankerako hiru ganga osatuz. Dorrea burualdean itsatsia, laukizuzen erakoa, teilatua txuntxurrean eta gainaldean gurutzea eta haizeorratza dituena.
Abside buruan, gaur bide-ertzeko gurutz-tokian dagoen Santuaren irudia zegoen. Aldameneko aldarean, berpizkunde garaiko San Pedroren irudia, eta Epistola eta Ebanjelio aldean, Migel Okina bergararrak margotutako beste bi: Jesusen Igokundea eta San Pauloren Bihurrera. Sarrerako bi ateak, egurrezko oinarria duen arkupe baten babesean daude. Kanposantua elizaren ondo ondoan, itsatsita.
San Emeteri eta Zeledonioren ermita (San Matei)
Bergaratik Elgetarako bidean, Uberan sartu bezain pronto ezkerreko bidea hartu eta handik 300 bat metrora dago, Etxeberriaundia (Santikua) baserriaren ondoan. Oinarri karratua dauka, lau isuritako teilatua, eliza barruan gela handia, apaingarri gutxikoa: hormak margotuak, porlanezko lurra, eta erretaula. Sabaizun sapaia eta egurrezko habeak. Sarreran egurrezko atea, eta aurrealdeko horma guztian egurrezko hesia, beraz, barrua begibistan dago. Guzti hau arkupe baten babesean.
Santiago Pelegrinoaren Irudia
Ubera auzoko Martokua baserriko bide kontrako orman sartuta, Elgetatik Bergarara bitartean, ia guztiz hondatuta dagoen harrizko Santiagoren imajina ongi antzeman daiteke, kapelagatik eta makilagatik ere bai. Zerbait haundiagoren baten zatia dela esan daiteke, agian, bidagurutze batena. Saindua maskordun nitxo batean kokatua egoteak Errenazimenduan datatzeko balioko liguke, XVI. mendearen erdialdeko platereskoan asko erabili baitziren.
San Matei
Egurrezko kanzela batekin itxita dago. Aurrealdean ondorengoa idatzirik duen kanpai bat ageri da, 1756. urtearen aipamenarekin: “Venite benedicti patris mei año MDCCLVI”
Baserri interesgarriak
- Idarragagañekoa: sarreran, erdi-puntuko arkua, eta arku-giltzan giza antzeko irudi bat. Azpikaldean eguzkiaren ikur antzeko bat eta azpian data bat: “1846”.
- Agirregoikua: aspaldi batean bi bizitzako etxea. Lau aldetako hormetan dauzka subitarteak, batzuk zeharka daude eta beste batzuk ateburuan.
- Errementarikua: etxaurreko sarrerako atearen ertzean erliebe bat, eta bertan gurutzea.
- Posada: argiari sartzen uzten dion zulo txiki bat egurrezko baoguneen artean. Etxaurrean, labea babesten duen estalpea.
Uberar ezagunak
- Jesus Mari Elortza (?), politikaria.
- Jose Maria Zezeaga (1962-), pilotaria.
- Juan Martin Elexpuru Arregi (1950-), idazla.
- Jesus Maria Sagarna (1944-), musikaria.
- Pedro Antonio Olañeta (1770-1825), militar eta politikaria.
Kanpo estekak
- Uberako auzo elkarteko webgunea
- Uberari buruzko informazioa udal webgunean
- "Goitik begira: Ubera auzoa" (Goiena).
| Bergarako auzoak | ||
|---|---|---|
|
Angiozar • Aritzeta • Basalgo • Buruñao • Elorregi • Elosua • Osintxu • Ubera | ||
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Ubera | Bergarako Udala» www.bergara.eus (kontsulta data: 2018-10-09).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.











