Share to:

Udaipur

Udaipur
Udayapura
Udaipur
Hindiz
Ezizena
Indiako hiria
Administrazioa
Herrialdea India
EstatuaRajasthan
Izen ofizialaUdaipur
Jatorrizko izenaUdayapura
Udaipur
Posta kodea313001
Geografia
Koordenatuak24°35′N 73°41′E / 24.58°N 73.68°E / 24.58; 73.68
Mapa
Azalera37 km²
Altitudea598
Demografia
Biztanleria451.100
Dentsitatea15,117 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1559
Telefono aurrizkia0294
MatrikulaRJ-27
udaipurmc.org eta udaipur.rajasthan.gov.in

Udaipur (hindiz: उदयपुर), Indiako Rajasthan estatuaren hegoaldeko hiria da. Lakuen hiria eta Hiri zuria ezizenak ditu. 559.317 biztanle ditu (2001) eta Travel & leisure web orriak 2009ko munduko hiri onena izendatu zuen[1].

Historia

Udaipur 1559an sortu zuen Maharana Udai Singh II-ek eta bere izena jarri zion, Udairen hiria. 1568an Akbar enperadore mogolak Udai Singh IIaren egoitza zen Chittorgarh konkistatu zuenean hau Udaipurrera etorri zen, hiria Mewar erresumaren hiriburu bihurtuz. Ingurune menditsua zen eta erasotzeko zaila, erraza beraz defendatzeko. Mogolen botereak behera egin zuenean Udaipurreko Sidosia Ranak galdutako lurrak berreskuratu zituen Chittorgarh ezik. 1818an aliantza osatu zuen britainiarrekin. 1947an Indiaren eta Rajasthan estatuaren barnean gelditu zen Mewar erresuma.

Geografia eta klima

Estatuto hiriburua den Jaipurretik 403 kilometroko distantziara dago. Aravalli mendien artean kokaturik dago, 598 metrotako altueran eta lau lakuren artean; Lake Pichola, Fateh Sagar lake, Udai Sagar eta Swaroop Sagar. Rajasthan guztian ez bezala, Udaipurren klima tropikala da.

    Datu klimatikoak (Udaipur)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 24.2 26.9 32.8 37.4 39.8 37.3 31.9 30.3 32.6 33.3 29.3 25.5 31.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7.0 9.1 14.3 20.2 25.0 26.1 24.5 23.2 21.4 16.9 11.7 7.7 17.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 3.5 2.0 1.2 6.6 18.2 92.7 188.8 205.1 96.2 19.1 17.2 3.6 654.3
Iturria: IMD

Ondasun nabarmenak

  • City Palace: Erregearen hainbat jauregiren multzoa da. Pichola lakuaren ekialdeko ertzean dago eta bertako leiho eta terrazetatik ikuspegi itzelaz goza daiteke. 1559an bertan eraikitzen hasi ziren, baina Sisodia rajputen 76 belaunaldik jarraitu dute multzoa osatzen. 244 metrotako luzera eta 30 metrotako altuera du lakura ematen duen aldeak. Denbora luzean eta hainbat rajputek eraiki izan arren nolabaiteko armonia mantendu du. Dena granito eta marmol zuriz egina dago, hortik hiriari hiri zuria deitu izana.
  • Lake Palace (Jag Niwas): Pichola lakuaren bi irletako bateak kokaturiko luxuzko hotel zuria da. 83 gela ditu. 1743 eta 1746 artean eraiki zuen Maharana Jagat Singh II-ek bere udako palazioa izateko. James Bonden 1983ko Octopussy filmean agertzen da.
  • Jag Mandir: Pichola lakuaren bigarren irlan kokaturiko jauregia da eta XVII mendean agintari izan zen Maharana Jagat Singh I-en izena darama. Hau ere udako jauregia zen, batez ere jaiak ospatzeko erabilia. 1857ko zipaioen erreboltan orduko maharanak bertan babestu zituen hirian bizi ziren europarrak.
  • Jagdish Temple: Udaipurreko tenplo hinduistarik handiena da. City Palaceren ondoan dago eta hiriko kale nagusi guztiak bertara doaz. Tenplo zuri hau 1651ean eraiki zuen Maharana Jagat Singh I-ek.
  • Lake Pichola: Udaipurreko lakuen artean handiena da. 600 hektareatako azalera du eta ez da oso sakona, batezbeste 4'32m eta gehienez 8'5m. 1362an eraiki zuen Banjarak. Ipar eta ekialdeko ertzetan Udaipur hiria dago eta bere barnean bi irla daude bakoitza aurrez aipaturiko jauregiekin.
  • Fateh Sagar Lake: Picholaren iparraldean kokaturiko lakua da, txikiagoa baina sakonagoa. Hiru irla txiki ditu eta hauetako batean Eguzkiaren behatokia (Udaipur Solar Observatory) instalatu zuten 1976an.

Pichola lakuan Lake Palace eta City Palace

Inguruak

Ranakpur: Udaipurretik 60 kilometro ingurura Ranakpurreko tenplo jainista dago Aravalli mendien artean. 1439 urtean eraiki zuen Rana Kumbha rajputak. Jainismoaren bost leku sakratuetako bat da. 600 urte dituen zuhaitz handi baten inguruan eraikia dago. Lau kapera eta 24 gela daude, tenploak guztira oso ondo landutako 1444 zutabe dituelarik. Marmol zuriz egina dago eta 60 x 62 metroko oina du.

Kumbhalgarh: Udaipurretik 82 km ipar mendebaldera dagoen XV mendeko gotorlekua da. 1100 metroko garaiera duen muino batean kokaturik dago eta bere harresi sendoek 36 kilometroko perimetroa dute. Barnean 300 tenplo jainista eta 60 tenplo hindu daude.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya