Share to:

Ulises Heureaux

Ulises Heureaux

Dominikar Errepublikako presidente

1889ko apirilaren 30a - 1899ko uztailaren 26a
Manuel María Gautier (en) Itzuli - Juan Wanceslao Figuereo (en) Itzuli
Dominikar Errepublikako presidente

1887ko urtarrilaren 6a - 1889ko otsailaren 27a
Alejandro Woss y Gil - Manuel María Gautier (en) Itzuli
Dominikar Errepublikako presidente

1882ko irailaren 1a - 1884ko irailaren 1a
Fernando Arturo de Meriño - Francisco Gregorio Billini
Bizitza
JaiotzaPuerto Plata (en) Itzuli1845eko urriaren 21a
Herrialdea Dominikar Errepublika
HeriotzaMoca (en) Itzuli1899ko uztailaren 26a (53 urte)
Hobiratze lekuaSt. James the Apostle Cathedral, Santiago de los Caballeros (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaBlue Party (en) Itzuli

Ulises Hilarión Heureaux Leibert (Puerto Plata, 1845eko urriaren 21aMoca, 1899ko uztailaren 26a) dominikar militar eta politikaria izan zen. Dominikar Errepublikako presidentea izan zen 1882tik 1884ra, 1887tik 1889ko otsailera eta 1889ko apiriletik hil zen arte.

Ulisesen aita Haitiko mulatoa zen eta ama afrikarra eta Saint Thomas uhartekoa.

Heureaux matxinada independentistara batu zen, 1861ean Espainiak Dominikar Errepublika bereganatu ondoren eta independentzia berreskuratu ondoren, Alderdi Urdineko buruzagi nagusietako bat bihurtu zen. 1876an, Puerto Plata hiria hartu eta Ulises Espaillat presidente aukeratu zuen altxamendua zuzendu zuen, eta, ondoren, beste bi presidente boteretik kendu zituen.

1882tik 1884ra izan zen lehen aldiz presidente, 1887tik 1889ko otsailera bigarren aldiz, eta 1889ko apiriletik hil zuten arte azken aldiz, nahiz eta itzalpean gobernatu zuen presidentetza betetzen ez zuenean. Tabakoa eta zura Europara esportatzeko herrialdearen politika aldatu zuen, eta Estatu Batuetara hurbildu eta azukrearen esportazioan zentratu zen. Funtzionarioak profesionalizatzeko eta armada modernizatzeko ahaleginak egin zituen, eta izugarri aberastu zen diktaduraren gobernuan.

1899an, merkatari eta tabako-landatzaile talde batek hil zuen, eta horien artean zegoen Ramón Cáceres.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya