Unbo

Unboa, ezkutuaren erdian jartzen den, forma biribila, ganbila edo konikoa duen material gogorreko, edo egurrezko pieza bat da, konkor baten antzekoa, ezkutua bera babesteko. Unboak metal lodiz eginda egon ohi dira, baina zurez eginda ere egon daitezke.
Funtzioa
Hasieran, ezkutu biribilen erdigunean jaurtigarriak[1] desbideratzeko diseinatu ziren, baina armarriaren heltzea muntatzeko oinarria ere eman zuten[2][3]. Erasotzeko ere erabili izan zen; erromatar legioek, adibidez, beren unboekin bultzatzen zuten, bidea irekitzeko, horrela, ezpataz edo gladioz (ezpata txikia) eraso egin ahal izateko. Geroko mendeetan eta gorputz luzea zuten ezkutuak ohikoagoak egin zirenean, unboak bere erabilgarritasuna galdu eta apaingarri bihurtu zen.
Fabrikazioa
Aurrenak historiaurreko Brontze Aroan aurkitu izan dira. Erdi Aroan, armagileek burdinazko edo altzairuz egiten zituzten. Armagilea orri lau eta nahiko mehe batekin hasten zen, metala katilu batean hondoratuz. Gero, katilu forma zuen meta horren azala leundu eta azken ukituak ematen zizkion.
Garrantzia arkeologian
Hasierako ezkutuak egurrez edo larruz estalitako egurrezko armazoi batez egiten ohi ziren, eta unboa partetik gogorrena izan zitekeen. Material galkorrez egiten zituzten garai eta gizarteen aztarnetan, ohikoa da unboa besterik ez aurkitzea, babesten zuen ezkutuaren hondar bakarra.
Irudiak
-
Erromatar printzealdiaren garaiko ezkutua, unboa erdian duela.
-
La Tène motako brontzezko unboa, eta egindako ezkutuaren berreraikitzea. Betoiek K.a. III. edo II. mendean erabilita. Espainiako Arkeologia Museoa.
-
Vermanden aurkitutako IV. mendeko galo-erromatar ezkutu bateko unboa. Metropolitan Museum of Art.
-
Ugandako Ganda (edo Baganda) jendearen ezkutua, unboa erdian duela. British Museum.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Vegetius Renatus, Flavius. (IV. mendea). FLAVIVS VEGETIVS RENATVS (Gaztalaniazko itzulpena). .
- ↑ Halsall, Guy. (2005). Warfare and society in the Barbarian West, 450 - 900. (1. publ., reprint. (twice). argitaraldia) Routledge ISBN 978-0-415-23940-0. (kontsulta data: 2023-06-27).
- ↑ Poulter, A. G.. (2019). The transition to late antiquity on the Lower Danube: excavations and survey at Dichin, a Late Roman to early Byzantine fort and a Roman aqueduct. Oxbow Books ISBN 978-1-78570-958-6. (kontsulta data: 2023-06-27).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









