Share to:

Ungavako penintsula

Ungavako penintsula
Datu orokorrak
Motapenintsula
Azalera252.000 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak59°N 74°W / 59°N 74°W / 59; -74
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
EskualdeaNord-du-Québec
Lurralde ekibalenteKativik eskualdeko administrazioa
Ur-gorputzaHudson badia

Ungavako penintsula (frantsesez: Péninsule d'Ungava, penɛ̃syl duŋɡava ahoskatua) Kanadako ipar-ekialdeko penintsula da, mendebaldean, Hudson badiako urak; iparraldean, Hudson itsasartekoak; eta ekialdean, Ungavako badiakoak dituena. Izena inuktitut jatorrikoa da, eta «ur irekiak» esan nahi dezake, Ungavako inuitak aipatuz, badian itsasoratzen den Arnaud ibaiaren bokalean bizi baitziren.[1]

Geografia

Ungavako penintsula Labrador penintsularen ipar-mendebaldeko zatia da, eta 252.000 kilometro karratuko eremua hartzen du. E-W norabidean 480 km-ko zabalera du eta, N-S noranzkoan, 420 km inguru. Administratiboki, Kanadako Quebec probintziako Nunavik eskualdekoa da. Eskualdea nahiko laua da, muino txikiak besterik ez ditu, eta ordokia hutsik dago erdialdean, 300-600 m arteko altuerarekin.

Eskualdea Ezkutu Kanadarraren zati da, azken glaziazioan ateratako Kanbriarraurreko harkaitz-eremu bat. Laurentina glaziazioaren abiapuntua izan zen, Ipar Amerikako zatirik handiena hartzen zuena, Mendi Harritsuen ekialdean, duela 11.000 urte inguru. Eskualde horretako izotz-estalkiaren fusio osoa duela 6.500 urte inguru gertatu zen.

Eskualdean aintzira asko daude, antzinako glaziarrek osatuak, Hudson badia — Kogalucy eta Povungnitok ibaiak —, izen bereko itsasartea eta Ungava badia — Arnaud ibaia (280 km), Hostoen ibaia (rivière aux Fueilles, 100 km) eta Koksoak ibaia (140 km) elikatzen dituzten ibai ugaritan isurtzen dutenak. Pingualuit kraterra ere penintsulan dago, egia esan, 415 metroko sakonera eta 3,4 kilometroko diametroa duen laku bat, 1950ean identifikatu zena, eta gaur egun ere munduan hobekien kontserbatutako meteorito-inpaktuetako bat da.

Penintsula aztarnategi mineraletan aberatsa da, batez ere amiantoa, nikela, kobrea, burdina eta uranioa. Aberastasun hori, hein handi batean, ustiatu gabe dago, erauzketa-kostu handiak baititu.

Demografia

Eskualdeko 10.000 biztanle inguru, gehienak inuitak, kostaldean zehar dauden 12 herrixkatan bizi dira. Herririk handiena, Kuujjuaq, Nunavikeko hiriburu administratiboa ere bada. Errepide bakar batek ere ez ditu lotzen herri horiek, eta salgaien garraioa airez egiten da ia soilik, itsasontziko garraioren bat izan ezik uda laburrean. Udan, joan-etorriak kayakean edo oinez egiten dira, eta, neguan, elurretako motorrez, oro har, txakur-lerak ordezkatu zituztenak. Penintsulako herrixkak hauexek dira:

Fauna eta flora

Ungavar hartz arrea, grizzly hartzaren azpiespezie iraungitua, peninsularen izena darama.[2] Ungava penintsula tundra eta permafrost (200 eta 600 metro bitarteko sakonera izan dezakeena) eremu bat da, non ezin den zuhaitzik aurkitu, baizik eta landare mota ugari uda nordiko laburrean. Köppen klima sailkapenaren arabera, klima kontinental polarra du, «ET» motakoa.[3] Ozeanoko korronte berorik ez da hurbil igarotzen, eta ekialdetik sartzen den Labradorko itsaslasterrak ez du bertara irits daitekeen edozein aire-masa bero aldatzen.


    Datu klimatikoak (Kuujjuaq (Kuujjuaqeko Aireportua; bataz bestekoak 1991–2020, muturrekoak 1947–2024))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.6 7.8 12.1 19.2 31.1 33.1 34.3 30.7 28.3 20.0 10.2 8.3 34.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -18.9 -18.1 -11.3 -3.2 5.7 13.2 18.1 16.8 10.6 3.8 -3.9 -12.2 0.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -23.3 -23.1 -16.9 -8.4 1.2 7.8 12.5 11.8 6.7 0.8 -7.2 -16.2 -4.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -27.7 -28.0 -22.5 -13.4 -3.3 2.4 6.9 6.6 2.8 -2.1 -10.5 -20.2 -9.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -49.8 -43.9 -43.9 -34.1 -24.7 -8.3 -1.6 -1.7 -7.8 -20.0 -31.1 -43.9 -49.8
Pilatutako prezipitazioa (mm) 30.7 29.3 31.6 27.4 31.5 51.1 75.2 75.9 87.8 57.0 43.8 36.9 578.2
Euria (mm) 0.0 0.3 0.2 3.6 13.5 47.8 75.3 75.8 84.9 34.8 5.1 1.8 343.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.2 mm) 15.7 12.9 14.8 12.0 12.5 13.3 15.6 18.3 19.9 18.3 17.6 15.5 186.1
Euri egunak (≥ 0.2 mm) 0.12 0.15 0.42 1.8 6.5 12.5 15.3 18.3 19.2 10.6 2.6 0.92 88.3
Elur egunak (≥ 0.2 cm) 15.6 12.9 14.7 10.9 8.2 2.5 0.04 0.08 1.9 11.1 16.9 19.2 109.8
Eguzki orduak 62.7 108.3 163.8 197.2 137.8 180.1 197.2 166.6 99.1 48.8 51.7 53.5 1467.2
Hezetasuna (%) 66.2 61.3 61.9 65.1 62.8 58.9 59.3 63.6 68.0 73.5 77.7 73.4 66.0
Iturria: Environment and Climate Change Canada[4] (eguzki-orduak, 1951–1980)[5] (hezetasuna, 1951–1980)[6]

Historia

Inuitak duela ehunka urte iritsi ziren eskualde horretara, izotz-geruza desagertu eta gero, eta, batez ere, foka-ehizatik bizi ziren.

1610ean, Henry Hudson esploratzaile ingelesak itsasontziz ezagutu zuen Hudson badiaren eremu osoa, eta 1670ean, Karlos II.a Ingalaterrakoak monopolioa eman zion Hudson Badiako Konpainiari, Hudson badian itsasoratzen ziren ibai eta erreka guztien arro hidrografikoaren gainean — 3,9 milioi km²-ko eremua, Kanadako egungo lurraldearen herena baino gehiago —,[7] Ruperten Lurraldea (ingelesez: Rupert's Land) izenpean. Konpainiak asentamenduak ezarri zituen eskualde osoan, eta horrek Ipar Amerikako zati horren jabetzaren aldeko borroka franko-britainiarretara eraman zuen (XVII. eta XVIII. mendeak). Borroka horiek ez ziren amaitu Utrechteko Itunaren arabera Britainia Handiaren subiranotasuna berretsi zen arte (1713). Eskualdean bizi diren inuitek larruen merkataritza praktikatzen jarraitu zuten ia 1960ko hamarkadara arte, eta gaur egun ere Hudson badiako dendak penintsulako komunitate bakoitzaren erdigunea izaten jarraitzen du.

1868an, «Kanadako agindupeko lurra» sortu zuen «Acte de l'Amérique du Nord britannique de 1867» onartu eta urtebetera, Londresko Parlamentu Inperialak baimena eman zion gobernuari Rupert lurraldea saltzeko («Acte de la Terre de Rupert», 1868). Londresko Kontseilu Inperialak Kanadako Domeinuari eman zion lurraldea 1870eko ekainaren 23ko dekretuz.

1895ean, Kanadako Parlamentuak ipar-mendebaldeko lurralde guztiak barrutitan banatu zituen, eta Quebeci Ungavako barrutiaren ekialdean zegoen eremua egokitu zitzaion. Nord-du-Québeceko egungo lurraldea hartzen zuen, Ungava penintsula barne, Abitibi-Témiscamingueren zati bat, James badiako ibaiak hartzeko eremuak barne, North Shore eskualdearen zati bat, iparralderantz doazen urena, eta Churchill ibaiaren iparraldean dagoen Labradorreko barnealdea.

1898an, Ungavako barrutiaren hegoaldea, Eastmain ibaiaren hegoaldekoa, 52 ° paraleloaren hegoaldean, Quebec probintziarekin elkartu zen. Urte batzuk geroago, 1912an, Kanadako Parlamentuak «Quebeceko mugak hedatzeko legea» («Loi de l’extension des frontières de Québec») onartu zuen, eta Ungavako barrutiko gainerako zatia Quebeceko probintziara transferitu zuen, bere lurraldea Hudson itsasarteraino eta Ungavako badiaraino luzatuz. 1870eko dekretu inperialaren berri emanez, 1912ko Lege Federalak honako hau zehazten du: «Quebeceko probintziak neurri berean aitortuko ditu amerindiarren eskubideak, eta Kanadako Gobernuak beste leku batzuetan egin duen bezala entregatuko ditu lurraldeak, eta probintzia horrek ordainduko eta eskuratuko ditu entrega horrekin lotutako edo handik eratorritako karga eta dispentsak».[8]

Erreferentziak

  1. L'Encyclopédie canadienne
  2. (Ingelesez) Spiess, Arthur; Cox, Steven. (1976). «Discovery of the skull of a grizzly bear in Labrador» Arctic 29 (4): 194–200.  doi:10.14430/arctic2804..
  3. (Ingelesez) Meteorological Service of Canada. (2012-5-5). «Canadian Climate Normals 1971–2000 : Kuujjuaq» Environment Canada.
  4. Environment and Climate Change Canada. Kuujjuaq (Composite Station Threads). in: Canadian Climate Normals 1991-2020 Data..
  5. Environment and Climate Change Canada. Canadian Climate Normals 1951–1980. 7: Bright Sunshine, 5 or..
  6. Environment Canada. Canadian Climate Normals 1951–1980. 8: Atmospheric, Pressure, Temperature and Humidity, 201 or..
  7. (Ingelesez) Canada Drainage Basins. in: The National Atlas of Canada. (5. argitaraldia) Natural Resources Canada.
  8. «que la province du Québec reconnaîtra les droits des Indiens dans la même mesure, et obtiendra la remise de la cession des territoires de la même manière, que le gouvernement du Canada l’avait fait ailleurs, et ladite province supportera et acquittera toutes les charges et dépenses et rattachant à ces remises ou en résultant».

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya