Share to:

 

Unión Nacional (1979ko koalizioa)

Unión Nacional (1979ko koalizioa)
Datuak
Motahauteskundeetarako aliantza
HerrialdeaEspainia
Kokapen politikoaEskuin-mutur
Historia
Sorrera1977

Union Nacional (UN) 1979ko hauteskunde orokorretara aurkeztu zen eskuin muturreko hauteskunde koalizio politiko espainiarra izan zen. Koalizioak frankismoaren aldeko indar politikoak ordezkatzen zituen.

Koalizioa

Hauek ziren alderdiak:[1]

Historia

Aurrekari gisa beste koalizioa zuen: Alianza Nacional 18 de Julio. Hauek 1977ko hauteskundeetara aurkeztu zen baina parlamentuan ordezkaritzarik lortu gabe. 1979ko martxoaren 1eko hauteskundeetan, 1978ko konstituzioa onartu ondoren Espainian egin ziren lehenengoetan, 378.964 boto lortu zituen ( % 2,1), eta diputatu bat Blas Piñarren izenean.[2]

Eserlekua Madrilen lortu zuen 110.730 botorekin ( % 4,8), baina portzentaje esanguratsuak lortu zituen Toledon ( % 7,3), Guadalajaran ( % 6,6), Ciudad Realen ( % 4,1), Santanderren ( % 3,9), Burgosen ( % 3,8) eta Valladoliden ( % 3,7).

Koalizioa osatu zuten taldeen arteko harremanak okerrera egin zuen pixkanaka. 1982ko hauteskunde orokorrei begira koalizioa desegin egin zen eta, bereiz, osatzen zuten alderdi politikoetako batek ere ezin izan zuen 1979an lortutako eserlekua berretsi.[3]

Erreferentziak

  1. Rodríguez Jiménez, José Luis (1994). Reaccionarios y golpistas: la extrema derecha en España : del tardofranquismo a la consolidación de la democracia, 1967-1982. Editorial CSIC - CSIC Press. 333. or. ISBN 978-8-40007-442-5.
  2. https://www.march.es/es/coleccion/archivo-linz-transicion-espanola/ficha/coalicion-democratica-contra-ucd-union-nacional--linz.R-32754
  3. Rodríguez Jiménez, José Luis (1991). «Origen, desarrollo y disolución de Fuerza Nueva (una aproximación al estudio de la extrema derecha española)». Revista de estudios políticos (Madril: Centro de Estudios Políticos y Constitucionales) (73): 261-288.or. ISSN 0048-7694

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya