Urritzelki
Urritzelki[1][a] (artzibarreraz: Urrizelki)[b] Lizoainibar-Arriasgoiti udalerriko Arriasgoiti ibarreko leku bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Pirinioaurrea eskualdean. 2020 urtean 11 biztanle zituen. Bertako biztanleak urritzelkiarrak (artzibarreraz: urrizelkiarrak) dira. IzenaUrritzelki edo Urrizelki beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]
EzaugarriakArmarriaUrritzelkiko armarriak honako blasoi hau du:[3]
GeografiaUrritzelki Arriasgoiti ibarran dago. Ingurune naturala eta klimaArriasgoiti Pirinioen (Erroibar) eta Pirinioaurrearen (Lizoainibar) arteko trantsizio-ibarra da, haitzarte estuak eta desnibel nabarmenak dituena. Ibaia zeharkatzen du Erro ibaiak, Irati-Aragoi ibaiaren adarrak. Ibarreko klima azpi-mediterraneoa da, urteko batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu ingurukoa, eta batez besteko prezipitazioak 800 mm eta 1 000 mm bitartekoak. Urteko egun euritsuak 90 izaten dira, batez ere udaberri eta udazkenean. Uda garaian, bi hilabete lehor izaten dira, uztaila, eta, batez ere, abuztua. Herrigunearen inguruko basoetan, birlandatutako pinuak dira nagusi. Birlandaketa hauek XIX. mendetik aurrera egin ziren, inguruko zerrategiek zuten hazkunde azkarreko zuhaitzen beharra zela eta. Oraindik ere, 100-120 hektarea gordetzen da. Estazio meteorologikoakArriasgoitin dagoen Zalba herrian, itsasoaren mailatik 565 metrora, Nafarroako Gobernuak 1993n jarritako estazio meteorologikoa dago.[4]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko. Ikusi edo aldatu datu gordinak. HistoriaGarai batean, Errealengo jaurerria zen, eta, 1280an, hiru gari-zaldi eta garagar- edo olo-zaldi behar zituen urtean. Leonor I.a Nafarroakoa printzesak bere errentak 1474an eman zizkion Oger Gurpideri. Arriasgoiti ibarrekoa izan zen, XX. mendera arte, non Arriasgoiti Lizoainibarrera sartu baitzen. 1835-1845eko udal-erreformak arte, ibarreko diputatuak (Arriasgoitikoak) herriko bizilagunen artean aukeratzen zen erregidoreak gobernatzen zuten. Gero, Urritzelki, udalerri osoa bezala, erregimen komunaren mende jarri zen. Elizari dagokionez, erretorea aurkezteko eskubidea XIX. mendean herritarren artean egoteari zegokion. 1802an esaten zen irin-errota zutela Erro ibaiaren gainean. XX. mendearen hasieran landa-kutxa bat eratu zen. Demografia2020 urteko erroldaren arabera 11 biztanle zituen Urritzelkik.[6]
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko. KulturaEuskaraLuis Luziano Bonapartek, 1869an, Arriasgoitiko herri guztiak sailkatu zituen, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian, Pirinio ibarretik Esteribar eta Artzibar ibarrekin eta Pirinioaurreko Eguesibar eta Longida ibarrekin hitz egiten zena.[7] Koldo Zuazok, 2010ean, Arriasgoiti atzerakada-eremuan sailkatu zituen, non euskarak hain atzerakada handia izan duen, non bertako hiztunik apenas geratzen den.[8] Urritzelkiko azpieuskalkia artzibarrera da, eta, zehazki, Arriasgoitiko aldaera.[9] Euskararen Foru LegeaSakontzeko, irakurri: «Euskararen Foru Legea»
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legeari jarraituz, Lizoainibar-Arriasgoiti eremu mistoko udalerria da. 2010eko erroldan, herritarren % 10,62ek zekien euskaraz. Jaiak
Ondasun nabarmenak
Oharrak
Erreferentziak
Ikus, gaineraKanpo estekak |