Ushebti

Ushebti (baita ere Shabti edo Shawabti, "erantzuten dutenak") Antzinako Egipton hilobian uzten ziren ehorzketa iruditxoak ziren. Estatuatxo hauen betebeharra, hildakoari Duatean balio izatea zen. Gehienak, buztinezkoak, zurezkoak edo harrizkoak ziren, baliotsuenak, lapislazuliz eginak zeuden arren.
Bere izena, aldatzen joan zen egiptoar hizkuntzarekin batera. Inperio ertainean shabti deituak izan ziren, shauabti Inperio berrian, eta ushebti Egiptoko Aro Berantiarretik aurrera.
Alerik antzinakoenak Bershako Guaren hilobitik datoz.
Oro har, momia erako irudiak ziren, hildakoaren irudira, aitzur bat zutelarik, eta, batzuetan, bizkarrean zaku bat ere bai. Inperio ertainean, Sarkofagoetako Testuetako 472. sorginkeria idatzia zeramaten. Inperio Berrian, aurrealdean, Hilen Liburuaren VI. atala zuten idatzia, errezitatuz, bizia ematen ziena eta hildakoaren ordez lan egin zezaketelarik.
Hilobietan utzitako ushebti kopurua, aldatu egiten zen garaia eta pertsonaiaren garrantziaren arabera. Inperio berriko zenbait lurperaketek, 365 ushebti zituzten, edo gehiago, bakoitza, urteko egun bakoitzarengatik. Tutankamon faraoiaren hilobian lareun ushebtitik gora aurkitu ziren, Seti I.arenean, zazpiehundik gora, eta Taharqorenean, milatik gora.
Aurrekariak
Estatuatxo hauen aurrekariak, exekuzio erritualen praktika primitiboetan dago. I. dinastian Dyer faraoia bere emaztearekin batera lurperatua izan zen, eta, inguruan, ehun zerbitzaritik gora aurkitu ziren. II. dinastia amaitzean, sakrifizio erritualak, hilobietako harresietan grabatutako irudikapen sinbolikoengatik, eskaintza eramaleen estatuatxo eta ofizio ezberdinak irudikatzen zituzten zerbitzariengatik ordeztu ziren. Inperio Ertainetik aurrera, ushebtien erabilera ezartzen da.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Ushebtiak: Henry Alex Martínez R.
- Ushebtis egiptoarrak
- Mini dokumentalak
- Shabticollections
- Shabtis
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









