Share to:

Vanua Levu

Vanua Levu
Datu orokorrak
Mendirik altuenaMount Nasorolevu (en) Itzuli
Motauhartea eta uharte bolkanikoa
Luzera180 km
Zabalera50 km
Azalera5.587 km²
Geografia
Mapa
Koordenatuak16°35′S 179°11′E / 16.58°S 179.18°E / -16.58; 179.18
Honen parte daFiji
Vanua Levu Group (en) Itzuli
Herrialdea Fiji
Division of FijiNorthern Division
Ur-gorputzaOzeano Barea

Vanua Levu Fiji uhartediko bi uharte handietako bat da, bestea Viti Levu da. Uharte bien artean herrialdearen azaleraren %90a osatzen dute. Suva hiriburua Viti Letu uhartean dago. Vanua Levu uharteak 160.000 biztanle inguru ditu 2022ko erroldaren arabera.

Geografia

Viti Levu uhartearen ipar-ekialdera kokaturik dago, 64 kilometroko distantziara.[1] Gutxi gora behera triangelu zorrotz baten itxura du, luzeran 180 kilometro eta zabalera 50 km. Azalera 5.587,1 km²-koa da.

Mendikate batek uhartea bitan banatzen du horizontzalki. Hainbat tontorrek 1.000 metroko altuera gainditzen dute, mendi altuena Nasorolevu mendia (1.032 m) da. Honen ondorioz uhartearen hegoaldea hezea eta euritsua da, iparraldea aldiz lehorragoa.[2]

Labasa, Wailevu eta Qawa ibaiek bat egiten dute Labasa hirian eta delta handi bat osatzen dute. Wainikio ibaia oso arriskutsua da, marrazoen erasoak izaten baitira, etaDreketi ibaia da denetan sakonena.

Historia

Duela 3100 urte populatu zen uhartea eta etxeak eraiki zituzten uharrien gainean.

1643an Abel Tasman herbeheretar itsasgizona izan zen uhartea iristen lehen europarra.[3] 1805 inguruan merkatariak sandalo landarea ustiatzen hasi ziren eta uharteari Sandaloaren uhartea izena eman zioten, mendeetan mantenduko zena.[1] Dena dela 1815erako sandaloa agrtu egin zen eta baleazaleez aparte inor e zen uhartera inguratu hurrengo urteetan. 1860. hamarkadan Australiatik eta Zeelanda Berritik etorritako kolonoek kokondo landaketak abiatu zituzten.[1]

1930. urtean indiarrek Labasa hiria sortu zuten eta azukre-kanabera ustiaketa zentro handi bihurtu zuten. Gaur egun uhartearen iparraldean landatzen den azukre-kanabera da Vanua Levuko jarduera ekonomiko nagusia.[4]

2012an Kirikatiko gobernuak 2.023 hektaera erosteko negoziazioak abiatu zituen Fijiko gobernuerekin, klima aldaketaren ondorioz etrokizuneko kiribatiko errefuxiatuak birkolokatzeko asmotan.[5]

2020ko abenduaren 19an Yasa zikloiak gogor jo zuen uhartea eta lau pertsona hil eta 24.000 etxeetatik kanporatuak izan ziren.[6]

Administrazioa eta demografia

Uharte hiru probintziatan banaturik dago; Bua (mendebaldean), Macuata (ipar-ekialdean) eta Cakaudrove (hego-ekialdean). Hiru probintziek Fijiko iparraldeko eskualdea osatzen dute. Bi hiri nagusi dite, Labasa iparraldean eta Savusavu penintsularen oinarrian. Labasa da handiena eta merkatal-hiria da, Savusavu aldiz turismogunea da, urpekaritza eta yateak dira nagusi.

Ekomonia

Jarduera ekonomiko nagusiak azukre-kanabera eta kopra landaketak dira, eta turismoa ere goraka doan jarduera da.[1]

Azpiegiturak

Viti Levu eta Vanua Levu lotzen ditu Patterson Brothers konpainiako ferryak. Labasa eta Savusavu hirek aireportu bana dute.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. ↑ a b c d (Ingelesez) admin. (2013-08-25). «Vanua Levu: the Fijian island you need to know | International Traveller» International traveller magazine (kontsulta data: 2025-08-29).
  2. ↑ (Ingelesez) «Nasorolevu | mountain, Vanua Levu Island, Fiji | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2025-08-29).
  3. ↑ (Ingelesez) «History» Ministry of Foreign Affairs (kontsulta data: 2025-08-29).
  4. ↑ Journalist, Peceli Naviticoko Multimedia. «Cane farmers race against time» Fiji Broadcasting Corporation (kontsulta data: 2025-08-29).
  5. ↑ (Ingelesez) Chapman, Paul. (2012-03-07). «Entire nation of Kiribati to be relocated over rising sea level threat» The Telegraph (kontsulta data: 2025-08-29).
  6. ↑ (Ingelesez) «Fiji: Devastation caused by Cyclone Yasa compared to war zone» Al Jazeera (kontsulta data: 2025-08-29).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya