Vendée
| Vendée (85) | |
|---|---|
| Frantziako departamendua | |
| Administrazioa | |
| Estatua | |
| Eskualdea | Loirerria |
| Prefetura | La Roche-sur-Yon |
| Prefeta | Philippe de Villiers (UDF) web=http://www.vendee.fr/ |
| Azpiprefeturak | Fontenay-le-Comte Les Sables-d'Olonne |
| Barrutiak | 3 |
| Kantonamenduak | 31 |
| Udalerriak | 282 |
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 46°40′14″N 1°25′36″W / 46.6706°N 1.4267°W |
| Azalera | 7.015,53 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 713609 |
| Dentsitatea | Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km² |
| [{{{web}}} Kontseilu Orokorraren webgunea] | |


Vendée Frantziako departamendu bat da (zenbakia: 85), Loirerria eskualdekoa, Ozeano Atlantikoaren itsasertzean.
Mugakideok ditu: Loire Atlantikoa iparraldean, Maine eta Loira ipar-ekialdean, Deux-Sèvres ekialdean eta Itsas Charente hegoaldean.
Hiriburua La Roche-sur-Yon da. Beste hiri batzuk: Fontenay-le-Comte eta Les Sables-d'Olonne.
Departamenduaren barnean daude, halaber, Yeu eta Noirmoutier uharteak.
Geografia
Ordoki zabal batek hartzen du ia departamendu osoa eta kostaldea ere zelaia da. Ipar-mendebaletik hego-ekialdera 300 metrora iristen ez diren mendialdeak ditu, baso trinkoez estalita.
Ekonomia
Ekonomia jarduera nagusiak abere hazkuntza (behi eta ardi azienda), laborantza (garia, garagarra, bazkarako landareak, loreak), arrantza (Port-Joinville), basogintza, meen ustiapena (uranioa Montagne-sur-Sèvren) eta turismoa (Sables d´Olonne, Saint-Jean-de-Monts) dira.
Vendéeko gerra
1793. urtean Frantziako Iraultzaren kontra izan zen matxinada, erregezalea eta katolikoa. Martxoan hasi zen, indartu, eta Fontenay eta Saumur konkistatu ondoren zabaldu zen, nahiz eta matxinatuek ez zuten lortu Nantes hiria hartzea. Cholet, Le Mans eta Savenayko hirietan garaitu zituzten. Oso borroka gogorra izan zen (dirudienez 15.000 pertsona hil zituzten Iraultzaren aldekoek), eta 1795eko maiatza arte ez ziren bakerako elkarrizketak hasi. Berriz ere izan ziren matxinadak, txikiagoak, Vendéen, 1799, 1815 eta 1832. urteetan, Luis-Filiperen monarkia konstituzionalaren aurka.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









