Share to:

Vera Alonso

Vera Alonso
Bizitza
JaiotzaBilbo2001eko abuztuaren 9a (25 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaMadril
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta abeslaria
IMDB: nm6587763 Edit the value on Wikidata

Vera Alonso Fernández (Bilbo, Bizkaia, 2001eko abuztuaren 9a) bizkaitar emakumezko aktorea, modeloa eta abeslari lirikoa da.[1]

Bizitza

Vera emakume transgeneroa da. 2001eko abuztuaren 9an jaio zen Bilbon eta mutikotzat hazi zuten.

Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) zuzenbide ikasketak egin zituen.

2018an gizonezko aktore onenaren saria irabazi zuen Marbellako Zinemaldiaren II. edizioan La 3ª ley de Newton filman egindako antzezpenagatik.[2]

Urte berean emakumerako trantsizioa egiteari ere ekin eta bere buruari Vera izena jarri zion. Trantsizioa egiten ari zenean, edertasun-lehiaketako modelo izan nahi zuela adierazi zuen Ángela Ponce espainiar emakumezko modelo transgeneroa bezala.[3]

2019an Miss Grand Euskadi edertasun-lehiaketan parte hartu zuen.

Aktore

Oso gaztetan, Kurkuluxetan antzerki taldearekin bat egin zuen, eta antzerki eta zinema eskoletara joaten hasi zen Bilbao Eszenan eta Ánima Eskolan. Han, Miguel Suaña gidoilaria ezagutu zuen, eta hark zuzendu zuen bere lehen film laburrean, "Soldado con diablo", epaimahaiaren hautaketa berezia izan zuena Zinebin. Hainbat film labur gehiagotan parte hartu zuen, "Decisiones", "(d) Efecto", eta urte batzuk geroago bere lehen luzemetraiaren protagonista izan zen, "La tercera ley de Newton", Jorge Barrio gidoilari eta Euskal Herriko Zinema Eskolaren sortzaileetakoak zuzendua. Ondoren, "Nahiak" seriea filmatu zuen, produktu freskoa, inklusiboa eta apurtzailea.[4]

Filmografia

Filmak

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2010 Soldado con diablo Film laburra
2012 (d)Efecto
2013 Decisiones Film laburra
2012 Que Vida mas triste La sexta
2020 Nahiak Seriea
2022 Ni horrelakoa naiz Aroa Film laburra[5]
2017 La tercera ley de Newton Mikel Luzemetraia

Erreferentziak

  1. Euskadi Irratia. (2019ko otsailak 27). Vera Alonso: 'Transexualitatea ez da ideia kontua'. (kontsulta data: 2019ko maiatzaren 28an).
  2. (Gaztelaniaz) Festival de Cine de Marbella. (2018ko maiatzak 28). Palmarés II Festival Cine Marbella.. (kontsulta data: 2019ko maiatzaren 28an).
  3. (Gaztelaniaz) «Vera Alonso, la primera Miss transexual de Euskadi» Revista Blue 2019ko otsailak 13 (kontsulta data: 2019ko maiatzaren 28an).
  4. Vera Alonso – Trauko Management. (kontsulta data: 2025-10-04).
  5. «Ni horrelakoa naiz» Kulturklik (kontsulta data: 2024-05-27).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya