Share to:

Verdungo setioa

Verdungo Setioa
Frantzia-Prusia Gerra
Data1870ren urriaren 13tik azaroaren 8ra
LekuaVerdun, Frantzia
EmaitzaPrusiar garaipena
Gudulariak
 Prusia  Frantzia
Buruzagiak
Ezezaguna Guérin de Waldersbach
Marnier Jenerala
Indarra
15.000 gizon inguru
140 kanoi
5.000 gizon inguru
Galerak
Ezezagunak Goarnizio gehiena gerra-preso

Verdungo setioa Frantzia-Prusia Gerraren testuinguruan gertatutako gudua izan zen, 1870eko urriaren 13tik azaroaren 8ra.

Gudua

Prusiako armadak Verdun 1792an erasotu zuen, Lehen Koalizioko Gerraren testuinguruan. Hiria, gotortuta bazegoen ere, oso azkar erori zen.[1]

1870ean, ordea, Verdunek erresistentzia sutsuagoa eskaintzeko prest zegoen. Honekin ere, urriaren hasieran Saxoi Legioak ekialdetik hiriaren aldera iristen hasi zirenean hiriak goarnizio txikia eta ahula zeukan. Prusiarrek denbora batez zaintza zorrotzaren bitartez egoera kontrolatuta izan arren, Verdun erasotu gabe, azkenik abuztuaren 24an hiria hartzea erabaki zen. Frantziarren defentsaren aldetik, Sedango guduaren ondorioz atzera egitera behartutako frantses iheslarien zati batek goarnizioa gotortzen lagundu zuen.

Irailaren amaieran, alemaniar indarrak (Landwehr milizia barne) Von Gayl jeneralaren agindupean bildu ziren ekialdeko frontean. Verdungo gotorlekuaren blokeo totala urriaren 25ean hasi zen arren, urriaren 7an alemaniarrek gehiago hurbiltzea lortu zuten, artilleria posizio hobeagoak lortzeko asmoz. Honekin, nahiz eta Verdungo gotorlekua oso kaltetua izan zen, frantziarren artilleriaren eraginez alemaniarren lehenengo saiakerak porrotean amaitu ziren. Marnier jeneralak, goarnizioaren buru, kontraeraso gogorrak egin zituen, hasieran garaile suertatu zirenak. Bitartean, hurbil zegoen Metzeko aldi bereko setioaren garrantzi handiagoagatik eraso alemaniarrak denbora batez murriztu ziren.

Metz erori ondoren, lehenengo armada alemaniarrak Verdun setiatzen zuten unitateak indartu zituen. Egoera ikusita, su-eten baten ondoren frantziar goarnizioa errenditu zen. Errenditzeko akordia nahiko ona izan zen frantziarrentzat. Ofizial frantsesak baldintzapean aske utzi zituzten, eta Verdun hiriko materialak, armak, kanoiak eta abar, bakea berrezartzean berreraikitzea erabaki zuten. Verdun errenditu eta berehala, armada alemaniarrak Neuf-Brisacheko gotorlekua garaitu zuen.[2]

Guztira, Verdungo setioa Frantzia-Prusia gerrako setiorik luzeena izan zen, eta goarnizioaren erresistentzia aurrerago Lehen Mundu Gerran inspirazio iturria izango zen, berriz ere alemaniarrek Verdun erasotzean.

Erreferentziak

  1. Bucholz, Arden. (2001). «The French War, 1870–71» Moltke and the German Wars, 1864–1871 (Macmillan Education UK): 139–184. ISBN 978-0-333-68758-1. (kontsulta data: 2024-05-13).
  2. Geoghegan, Patrick M.. (2009-10-01). Roberts, Sir Randal Howland. Royal Irish Academy (kontsulta data: 2024-05-13).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya