Verona Pooth
| Verona Pooth | |
|---|---|
(2023) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Verona Feldbusch |
| Jaiotza | La Paz, 1968ko apirilaren 30a (58 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Dubai |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Dieter Bohlen (1996ko maiatzaren 13a - 1997ko maiatzaren 27a) Franjo Pooth (2004ko maiatzaren 18a - Franjo Pooth (2005eko irailaren 10a - |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Seme-alabak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ahots-aktorea, telebista aurkezlea, modeloa, edertasun lehiaketako parte-hartzailea, zinema aktorea, Q114919269 |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Musika instrumentua | ahotsa |
Verona Feldbusch (La Paz, Bolivia, 1968ko apirilaren 30a), Verona Pooth bezala ezaguna, alemaniar modelo, telebistako izar, ikono komertzial eta negozio emakumea da. Miss Alemania eta Miss Intercontinental sariak irabazi zituen eta Alemaniako ordezkaria izan zen 1993ko Miss Universo lehiaketan[1].
Biografia
Boliviako La Paz hirian jaio zen. Ernst Feldbusch eta Luisa Feldbusch dira bere gurasoak . Hilabete gutxi zituela Alemaniara joan ziren bizitzera bere gurasoekin batera. 15 urte zituela, argazkilari publizitario batek deskubritu zuen eta horren harira modelo lanetan aritu zen. Lanbide honen ondorioz hainbat sari eta aintzatespen irabazi izan ditu.[2]
2004. urtean Franjo Pooth enpresari ospetsuarekin ezkondu zen San Diego hirian eta bi seme-alaba izan zituzten.[3]
Lanbideak
Musika
1990. urtean Verona Pooth "Chocolate" musika talde ezagunaren parte izatera pasa zen. "Ritmo de la noche" bere lehen abestiak izugarrizko arrakasta izan zuen eta Alemaniako abesti arrakastatsuen zerrendako hogeitahirugarren eta zortzigarren postura iritsi zen. Abesti hau 90. hamarkadako abestirik arrakastatsuenean bilakatu zen eta nazioarteko bira egitea eta urrezko diskoa eskuratzea lortu zuen emakumez osatutako talde honek. [2]
Telebista
Hainbat telebista saiotan lanean aritutakoa da. 1996. urtean RTL2ko "Peep!" izeneko telebista saio erotikoan aritu zen lanean. Bi urte geroago, 1998. urtean, "Veronas Welt" saiora pasa zen. [2]
Sare Sozialak
Verona Pooth Facebook sare sozialaren erabiltzaile sutsua zen, baina 2017. urtean sare sozial hau utzi zuen, izan ere, Facebook plataformaren erabiltzaileen partetik hainbat irain jaso zituen.
Gaur egun, Instagram (@verona.pooth) sare soziala erabiltzen du eta bertan 600 mila jarraitzaile baino gehiago ditu.
Erreferentziak
- ↑ Fraser, Catherine C.. (2006). Pop culture Germany! : media, arts, and lifestyle. ABC-CLIO ISBN 978-1-84972-385-5. PMC 299474332. (kontsulta data: 2021-04-29).
- ↑ a b c (Alemanez) «Star Datenbank - Verona Pooth» www.prosieben.de 2013-09-11 (kontsulta data: 2021-04-26).
- ↑ (Alemanez) «Verona & Franjo Pooth: Ihr Baby heisst Rocco Ernesto» BUNTE.de (kontsulta data: 2021-04-26).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









