Viborg
| Viborg | ||
|---|---|---|
| hiria | ||
Viborgeko udaletxea | ||
| Administrazioa | ||
| Herrialdea | ||
| Eskualdea | Erdialdeko Jutlandiako eskualdea | |
| Alkatea | Søren Pape Poulsen | |
| Posta kodea | 8800 | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 56°27′N 9°24′E / 56.45°N 9.4°E | |
![]() | ||
| Azalera | 1,474 km² | |
| Altitudea | 51 m | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 40.371 (2017ko urtarrilaren 1a) 37.309 (2014) 29.470 (1981eko urtarrilaren 1a) 30.210 (1990eko urtarrilaren 1a) 33.134 (2000ko urtarrilaren 1a) 35.226 (2006ko urtarrilaren 1a) 37.225 (2011ko urtarrilaren 1a) 39.856 (2016ko urtarrilaren 1a) 41.079 (2021eko urtarrilaren 1a) | |
| Metropolia | 93.819 | |
| Informazio gehigarria | ||
| Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
| Hiri senidetuak | Lüneburg, Kecskemét, Bayeux, Lund udalerria eta Dalvík | |
| http://www.viborg.dk/ | ||
Viborg Danimarkako Erdialdeko Jutlandiako eskualdeko hiriburua da, eskualdeko hiri handiena Århus bada ere. Jutlandiako Justizia Gortearen egoitza ere bada.
Historia
Bikingoen garaiko herria da, 8. mede ingurukoa, eta bere izenak muino sakratua esan nahi du daniera zaharrean. 1060. urtean apezpikutza lortu zuen eta orduan sortu zuten Danimarkako eskolarik zaharrena den Katedralaren eskola (Viborg Katedralskole). Katedrala eraikitzen, baina, 1130. urtean hasi ziren eta 50 urte iraun zuten lanek.
1536. urteko erreforma protestantearen aurretik bost monasterioren egoitza izan zen Viborg, eta hauetaz gain 12 eliza eta hainbat kapera ere bazeuden. Gaur egun katedrala baino ez da gelditzen zutik.
Ondasun nabarmenak
- Viborgeko Katedrala (danieraz Viborg Domkirke eller Vor Frue Domkirke): XII mendean eraiki bazuten ere hainbat sute izan ditu eta gaur egun ikus daitekeen katedrala XIX mendekoa da.
- Skovgaard Museoa: Skovgaard familiaren museoa da, bertan Peter Christian Skovgaard (1817–1875) eta bere Joakim eta Niels semeen margo lnez gain hainbat daniar artisten lanak ere ikusgai daude.
Kirolak
Historikoki eskubaloia izan da Viborg hiriari fama eman dion kirola. Emakumezkoen eskubaloi taldea Viborg HK da eta Danimarkako talderik onena da azken 15 urtetan 13 liga eta 8 kopa irabazi bait ditu. Honetaz gain Europako Txapeldunen liga hiru aldiz irabazi du, 2006, 2009 eta 2010. urteetan, gaur egungo talderik onena dela erakutsiz.
Viborg FF (Viborg Fodsports Forening) da herriko futbol taldea. 2000 urtean Danimarkako Kopa irabazi zuen.
Hiritar ezagunak
- Peter Christian Skovgaard (1817–1875), margolaria.
- Johann Otto von Spreckelsen (1929-1987), arkitektoa.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










