Share to:

Vicrila

Vicrila
Datuak
Izen ofiziala
Vicrila Industrias del Vidrio S.L.U.
Motaenpresa
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formasociedad limitada unipersonal
Historia
Sorrera1890
webgune ofiziala

Vicrila (Vidriería y Cristalería de Lamiaco), Leioa udalean, Getxo ondoan, Lamiako auzoan, egoitza nagusia duen enpresa da. Ibaizabaleko eskuin bazterretik oso hurbil dago. Beirarekin egindako produktuak ekoiztea eta saltzea da jarduera nagusia.

Historia

1890ean sortu zenetik beiraren ekoizpenean aritu da. Momentu honetan Euskal Herrian antzinatasun gehien duen enpresetako bat da. Lehen urteetan txanbilak eta beira lauak ekoizten zituzten, baina urteak pasa ahala, hainbat motatako beira eta produktu ekoiztu dituzte.

1981. urtean, ARC International multinazional frantziarrak Vicrila enpresa osoa erosi zuen eta, hortik aurrera, Espainia eta Portugal osoa hornitzen zituen taldea bihurtu zen.

2009. urtean, Vicrilako zuzendaritza taldeko batzuek eta langile batzuek multinazional honetatik banandu ziren, enpresaren itxiera eragozteko.

2016. urtean, hartzekodunen konkurtsoa izan zuen.[1] Azken urteotan, Vicrila Euskal Herriko langileekin eta eta bertoko kapitalarekin dabil. Ez bakarrik Euskal Herriko, baizik eta Espainia osoko beira ekoizlerik handiena da. Enpresan 350 langile daude baina lanpostu gehiago eragiten ditu bere inguruko enpresetan. 2016. urtean, Vicrila momentu latz batean barneratu zen, eta hartzekodunen lehiaketak deitu zuen.

Enpresa honek urtero 200 milioi edalontziko ekoizpen ahalmena lortu izan du bere makina modernoei esker. Hauekin haien bezeroek eskatutako edozein forma eta edukierako edalontzi eta kopak egin izan dituzte.

Enpresa handia izan arren, Vicrilaren helburuetako bat Ingurumenaren Kudeatze Plana da, bere kutsadura murrizten jarraitzeko. Honetarako, garrantzi handia ematen diote birziklapenari: Enpresak ekoizten dituen produktu guztiak material birziklatuz egiten ditu, eta erabilerarik ez duen beira guztia birziklatzen du. Beirak prozesu honetan laguntzen du, nahi beste aldiz birzikla daitekeelako.

Sariak

Vicrilak sari ugari irabazi ditu urte guzti hauetan zehar, hala nola:

  • Langileen eraketarekin konpromisoaren saria (2003).
  • “5 eses” saria (2005).
  • Gure eraketa esfortzuaren aitormen saria (2006).
  • “PRL” saria (2008).
  • Kudeaketaren bikaintasunari zilarrezko “Q”-a (2008).
  • V Premio Fundación Novia Salcedo (2011).
  • Gazteen lan barneraketaren bikaintasunari saria (2011).

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya