Victor Willis
| Victor Willis | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Victor Edward Willis |
| Jaiotza | Dallas, 1951ko uztailaren 1a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | 2026ko ekainaren 30a (74 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Phylicia Rashād (1978ko apirilaren 28a - 1982) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria, kantugilea, aktorea eta libretista |
| Kidetza | Village People |
| Genero artistikoa | pop musika soula |
| Musika instrumentua | ahotsa |
Victor Edward Willis (Dallas, 1951ko uztailaren 1a – 2026ko ekainaren 30a) estatubatuar abeslaria, abestigilea eta musikaria izan zen.
Biografia
Antzerkirako zaletasuna izan zuen gaztetatik, eta New Yorkera joan zen aktore izateko asmoz. Broadwayko hainbat ekoizpenetan parte hartu zuen, baina 1970eko hamarkadaren amaieran iritsi zitzaion nazioarteko ospea. Jacques Morali ekoizle frantziarrak eta Henri Belolo enpresariak sortutako Village People taldearekin bat egin zuen, disco musikaren gorakada betean.[1]
Taldea berehala bihurtu zen garai hartako fenomeno kultural. Kide bakoitzak gizonezko estereotipo bat irudikatzen zuen —polizia, marinela, cowboya, langilea, motorzalea edo indigena—, eta hala estetika ikusgarri horrek hala dantzarako egindako kantuek arrakasta ekarri zieten mundu zabalean. Willisek poliziaren eta itsas armadako ofizialaren pertsonaiak antzezten zituen, eta taldearen ahots bereizgarriena izan zen.[1]
Willisen ekarpena, ordea, ez zegokion soilik irudiari. Morali eta Belolorekin batera idatzi zituen "Y.M.C.A.", "Go West" eta "In the Navy" kantuak, disco musikaren historiako arrakastarik handienetako batzuk, alegia. Bereziki "Y.M.C.A."-k lortu zuen arrakasta komertzial itzela: kirol ekitaldietan, ospakizunetan eta festa herrikoietan etengabe entzuten da abestia, baita gaur egun ere, eta pop kulturaren parte bilakatu da.[1]
Village Peoplek hasieratik izan zuen lotura estua LGTBI komunitatearekin. Taldearen irudiari, camp estetikari eta hitzei kutsu queerra hartu zitzaien askotan, eta gay kulturaren ikur bihurtu ziren disco aroan. Hala ere, Willisek urteetan eutsi zion "Y.M.C.A."-k halako esanahirik ez zuelako ideiari, eta gazteentzako ostatu eta aisialdi zentro bati buruzko kanta hutsa zela adierazi.[1]
1980an taldea utzi, eta egile eskubideen inguruko auzietan murgilduta ibili zen urte luzez. AEBetako legedian egindako aldaketa bati esker, bere kantuen gaineko eskubideak berreskuratzeko aukera izan zuen; garaipen garrantzitsua izan zuen hura. 2017an, Village Peoplera itzuli zen, eta harrezkero ere aritu zen kontzertuak ematen eta birak egiten.[1]
Azken urteetan, ordea, haren jarrera politikoak ere izan du oihartzuna. Donald Trumpen alde agertu zen jendaurrean, eta AEBetako presidentearen kanpainan behin eta berriz erabili zuten "Y.M.C.A." mitinetarako. Hasieran hala erabiltzea gaitzetsi bazuen ere, geroago horretarako baimena eman zuen Willisek, eta, 2025eko urtarrilean, Trumpen kargu hartzearen bezperako ekitaldian kantatu zuen, Village People taldearekin batera. Erabaki hark eztabaida piztu zuen, askoren ustez ez baitzetorren bat taldearen irudi historikoarekin eta LGTBI komunitatean izan duen esanahiarekin.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









