Villach
| Villach Beljak Villach | ||
|---|---|---|
| Austriako udalerria | ||
| Administrazioa | ||
| Estatu burujabe | ||
| Austriaren banaketa administratiboa | ||
| Alkatea | Günther Albel (en) | |
| Izen ofiziala | Villach | |
| Jatorrizko izena | Beljak Villach | |
| Posta kodea | 9500 | |
| Geografia | ||
| Koordenatuak | 46°37′N 13°50′E / 46.62°N 13.83°E | |
![]() | ||
| Azalera | 134,98 km² | |
| Altitudea | 501 m | |
| Mugakideak | Ossiach, Weißenstein, Villach-Land District (en) | |
| Demografia | ||
| Biztanleria | 65.127 (2023ko urtarrilaren 1a) | |
| Dentsitatea | 482 bizt/km² | |
| Informazio gehigarria | ||
| Telefono aurrizkia | 04242 | |
| Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
| Hiri senidetuak | Bamberg, Suresnes, Udine eta Kaposvár | |
| Matrikula | VI | |
| villach.at | ||
Villach (alemanez ˈfɪlax ahoskatua; eslovenieraz: Beljak; italieraz: Villaco; friulieraz: Vilac) Austriaren hegoaldean dagoen hiria da, Italia eta Esloveniako mugatik kilometro gutxira dagoena. Kokapena dela eta, komunikazio-korapilo garrantzitsua da.[1] 57.925 biztanle ditu, beraz, biztanle gehien dituen Austriako zazpigarren hiria da. Villacheko biztanle gehienek alemanez hitz egiten badute ere, Esloveniatik gertu dagoenez, gutxiengo batek hitz egiten du eslovenieraz.
Kokapena
Karintiako estatu federatuan dago, eta Land horretako bigarren hiri garrantzitsuena da, bertako hiriburu Klagenfurten atzetik. Villach komunikazio-korapilo garrantzitsua da Austrian eta Alpe Adriatikoen inguruan, errepidez zein trenbidez. Klagenfurtik mendebaldera dago, Drava ibaien eta Gail ibaiadarraren arteko elkargunean. Drava ibaia, aldi berean, Danubioren ibaiadarra da. Villach inguruan aintzira batzuk daude, besteak beste Ossiacher, Faaker, Silbersee, Vassacher, Magdalensee eta St. Leonharder.
Inguruko natura eta mendiak ederrak dira. Eskiatzeko azpiegitura prestatuak ditu.
Banaketa administratiboa
Hiria honako estatistika-barruti eta herritan banaturik dago:
|
|
Historia
Villach inguruan Harri Aroan gizakiak egon zirela erakusten duten frogak aurkitu dira. Erromatarren garaian leku termala izan zen Villach. Izenak, bestetik, jatorri erromatarra du antza: Bilachinium postuarena.
740 urtean Bavierako Dukerriaren esku gelditu zen. Ondoren Bressanone artzapezpiku-barrutiaren mende egon zen (979) eta Bambergko artzapezpiku-barrutiaren mende (1007tik 1759ra arte). 1240an hiri gisa onartua izan zen. 1348an eta 1690ean bi lurrikarek hiriaren zati handi bat suntsitu zuten. Bestalde, urteetan zehar zenbait sutek eraikinei eragin zieten, zehazki 1524, 1606, 1713 eta 1813an.
Bere garaian protestantismoaren gune garrantzitsua izan zen, biztanleria protestantea emigratzera behartu zuten arte; horrek ondorio ekonomiko negatiboak izan zituen hiriarentzat.
Maria Teresa I.a Austriakoak 1759an Villach Bambergi erosi zion. Ondoriozm Austriaren parte izatera igaro zen. Dena dela, urte batzuk, 1809tik 1813ra, Frantziako Lehen Inperioan, frantsesen eskuetan erori zen.
Bigarren Mundu Gerran 40 aire-eraso jasan zituen eta, ondorioz, oso kaltetuta gelditu zen.
Klima
| | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.4 | 5.2 | 10.6 | 14.9 | 20.2 | 23.4 | 25.6 | 25.2 | 20.8 | 14.5 | 6.6 | 1.8 | 14.2 |
| Batez besteko tenperatura (ºC) | -3.2 | -0.6 | 4.0 | 8.3 | 13.5 | 16.7 | 18.7 | 18.3 | 14.1 | 8.5 | 2.2 | -2.1 | 8.2 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -6.4 | -4.6 | -0.8 | 3.1 | 7.9 | 11.1 | 12.9 | 12.8 | 9.2 | 4.6 | -0.7 | -4.8 | 3.7 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 46.8 | 47.1 | 65.5 | 83.2 | 96.1 | 120.5 | 133.7 | 111.3 | 102.3 | 105.5 | 102.2 | 61.2 | 1075.4 |
| Prezipitazio egunak (≥ 1.0 mm) | 5.9 | 5.3 | 7.1 | 9.0 | 10.4 | 12.0 | 11.9 | 10.1 | 8.2 | 8.3 | 7.7 | 6.3 | 102.2 |
| Eguzki orduak | 84.4 | 120.3 | 160.6 | 167.7 | 208.4 | 214.3 | 245.2 | 227.2 | 190.3 | 142.0 | 85.9 | 73.2 | 1919.5 |
| Iturria: Zamg.ac.at[2] | |||||||||||||
Demografia
![]() |
Ondarea
- Landskrongo gaztelua[3]
- Paracelsushof
- Udal museoa (Stadtmuseum)
- San Nikolas eliza
- Gurutze Santuaren eliza
- Plaza Nagusia
- San Jakobo eliza
Herri eta hiri senidetuak
Iruditegia
-
Gurutze Santuaren eliza.
-
San Nikolas eliza.
-
Hauptplatz (Plaza Nagusia).
-
Villacheko hiri zaharra.
-
Gaueko ikuspegia.
-
Galtzara erromatarra Warmbaden.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Alemanez):Webgune ofiziala.
- Web kamerak Villachen.
- (Gaztelaniaz):Zer ikusi Villachen?
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.











