Viseu
Viseu Portugalgo hiria da, herrialdearen iparraldean dagoena eta Viseuko Barrutiaren hiriburua dena. 2011ko erroldaren arabera 99.274 biztanle ditu. HistoriaViseuren historia zeltiar garaian hasi zen, baina erromanizazioarekin erdigune garrantzitsua bihurtu zen, izan ere Mérida, Lisboa eta Galiziarako errepideen arteko bidegurutzea izan baitzen. Lusitaniarren buruzagi famatua izan zen Viriato bertan bizi izan zela ere uste da. VI mendean bisigodoek hiri bihurtu eta diozesia ezarri zuten bertan. VIII mendean mairuek konkistatu zuten eta bertan izan ziren 1037an Fernando I.a Leon eta Gaztelakoak eskuratu zuen arte. Portugalgo konderriaren hiriburu ere izan zen 1123an eta esaten da Afonso Henriques Portugalgo lehenengo erregea bertan jaio zela. 1383 eta 1385 artean Joanes I.a Gaztelakoaren eskutan izan zen eta honek harresiak eraiki zituen. Alfontso V.ak babes hauek handitu zituen. XIX mendean hiria zabaldu egin zen erdi aroko mugak gaindituz. GeografiaViseuko lautadan kokaturik dago, mendiz inguratuta eta hiru ibai nagusi ditu: Vouga, Dão eta Paiva. Hegoaldean Serra da Estrela mendizerra dauka. Fregesiak
Demografia
Ondasun nabarmenak
Iruditegia
Hiri senidetuak
ErreferentziakKanpo estekak |