Share to:

Volterra

Volterra
Volterra
Italiako udalerria
Administrazioa
Herrialdea Italia
Italiako eskualdeak Toscana
ProbintziaPisako probintzia
Izen ofizialaVolterra
Jatorrizko izenaVolterra
Posta kodea56048
ISTAT kodea050039
HerriburuaVolterra
Geografia
Koordenatuak43°24′00″N 10°52′00″E / 43.4°N 10.8667°E / 43.4; 10.8667
Mapa
Azalera252,85 km²
Altitudea531 m
MugakideakCasole d'Elsa, Lajatico, Montaione, Montecatini Val di Cecina, Peccioli, Pomarance, San Gimignano, Colle di Val d'Elsa eta Gambassi Terme
Demografia
Biztanleria9.537 (2023ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea38 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0588
Hiri senidetuakBruchsal, Wunsiedel, Mende eta Bojador
Katastro kodeaM126
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaPI
comune.volterra.pi.it

Volterra Italiako udalerri bat da. Pisako probintzian kokatuta dago, Toscana eskualdean. 9.537 biztanle ditu, 252,85 kilometro koadroko azaleran banatuta.

Historia

Etruskoen hiri inportantea izan zen Velathri izenarekin, eta K.A. 8 mendetik da gune populatua. Garai etruskokoak dira harresiak, eta horietan bereziki Porta all'Arco hegoaldera ematen duen portalea, Europako puntu erdiko arku zaharrenetarikoa. Akropoli etruskoaren hondakinak ere ikus daitezke hirian.

Kristo aurreko 3. mendean Erromarekin aliatu zen hiria, eta harrezkero bertako etruskoak erromatartzen hasi ziren. Garai erromatarreko aztarna bikainena teatroa da.

5. mendean, elizbarruti baten buru izan zen, eta Erdi Aroan hiri independente gisa izan zuen garapenik, 13. eta 14. mendeen artean Florentziaren kontrolpera igaro zen arte.

Eraikin nabarmenak

Piazza dei Priori eta Palazzo dei Priori herriaren erdigune historiko eta administratiboa dira, Toscanako beste hiri batzuetako palazzo eta plaza publikoen parekoak dira.

Hiriko duomo eta katedralaz gain (13. mendekoa), bataiotegi bat ere badu garai berekoa.

Fortezza Medicea delako gaztelu eta gotorleku handia, Florentziaren eta Medicitarren agintepeko ernazimenduko garaiaren aztarna da.

Erdi Aroko dorretxe urbano bikainak ere baditu, hala nola Casa-torre Toscano edo Casa-torre Buonparenti izenekoak.

Geografia

Udalerri mugakideak

Honako udalerri hauek ditu mugakide: Casole d'Elsa, Lajatico, Montaione, Montecatini Val di Cecina, Peccioli, Pomarance, San Gimignano, Colle di Val d'Elsa eta Gambassi Terme.


Demografia

BiztanleriaUrtea800010.00012.00014.00016.00018.00020.00022.0001860189019201950198020102040BiztanleriaBiztanleriaren eboluzioa Datu hauek Wikimedia Commonsetik eskuratu dira. Aldaketarik behar izanez gero, han egin dezakezu. Datuen jatorria: 1961-1991 artean[1], 1991etik aurrera, ISTAT.[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya